Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Oihane Perea

Datu pertsonalak

Izena
Perea, Oihane
Izen abizen osoak
Perea Perez De Mendiola, Oihane
Jaiotza
1977 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskola sortzailea
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-irratsaiogilea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea:
Koldo Mitxelena institutuko bertso-eskola: 1994-1999
Aramaioko bertso-eskolan, 1998-2000/ 2001-2002/ 2002/2003
Lautadako bertso-eskolan: 1998tik 2001era eta 2006-…
Legutioko bertso-eskola: 2001-2005 eta 2006-2008
Laudioko bertso-eskolan: 2002tik 2005era
Gasteizko bertso-eskola: 2007-…
Bertso-eskolako sortzaile: Lautada, Aramaio eta Legutioko bertso-eskoletan
Bertso-irratsaiogilea: Gasteiz irratian “Uhinak kantari” irratsaioa. 2004, 2005, 2007, 2008. 2014tik aurrera Lautadako Txindurri irrati libreko Potoak Hankaluzetan parte hartzen du.
Eragilea: Arabako bertsozale elkartean 2002tik 2005era eta 2009-,,, Transmisio batzordeko eragilea 2004-2005

Datu biografikoak

Biografia
12 urte zituela Gasteizko bertso eskolan sartu zen. Euskal Herriko Eskolartekoan 3 aldiz partaide. San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Arabako Bertsolari Txapelketan lau aldiz txapeldun. 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan txapeldun Lautadako taldearekin, beste plazetan kantatzeaz gain. 2005, 2009 eta 2013an Txapelketa Nagusian partu hartu du. Arabako Bertsozale Elkarteko eragile da, bertso-eskolako eta bertsolaritza irakaslea ikastetxetan ere.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Eskolarteko Txapelketan, 1991-1992

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Bertsolaritzaren Curriculuma, beste askorekin
Bertsozale Elkarteak eta Lankuk argitaratutako bertsolaritzari buruzko hainbat material didaktikoren osaketan parte hartu du.
Argitaratutako grabazioak
2006: Agurain, atzo eta gaur Euskal Herrian. “Aguraingo bidea” taldeak ateratako diska, herriko hainbat musik atalderekin. Diskaren barruan “Agurain erre da” kantua (Juan Perez de Lazarragaren poema moldaketak, Gartzen musika taldearen musikarekin) eta Hitzaurreko bertsoa