Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Oskar Estanga
Datu pertsonalak

- Izena
- Estanga, Oskar
- Izen abizen osoak
- Estanga Ezkurdia, Oskar
- Jaiotza
- 1978 Gaintza (N) + Gaintza (N) < Araitz < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Antolatzailea Bertso irakaslea Bertso-irratsaiogilea Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Gaintzan sortu zen 1978.urtean. Magisteritza musikalean diplomatua, musikaren eta aisiaren inguruan lan egiten du, umeentzako antzerkia, bertsoak eta musika, perkusio ikastaroak...
1991an bertsotan hasi eta Iruñeko bertso eskolan trebatu zen. Eskolartekoetan aritua eta Nafarroako Txapelketan urtero ateratzen da, finalean sarritan egon delarik.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- - Nafarroako eskolartekoetan, 1991 tik 1996era. Lehen plaza Leitzako zinean, 1991an.
- Nafarroako bertsolari txapelketan, 1996-etik txapelketa oro.
- Emankizun bereziak: Berriketan (kantu zaharrak berritzen jendearekin kantuan), 3,2, zast egizu jolas eta Hor konpon Marianton antzezlanetako partaide, bertso eskoba saioko “suplente”, Bat-batean, munduko musikekin bertsotan sortzaile eta partaide, eta “Errimatuz garenari arrimatuz” saioko sortzaile eta emaile.