Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Patxi Castillo

Datu pertsonalak

Izena
Castillo, Patxi
Izen abizen osoak
Castillo Graciarena, Patxi
Jaiotza
1992 Bera + Bera < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Administraritza eta finantzak lehenbizi, eta garraioa eta logistika ikasi ondotik, azken honetan dihardu lanean. Mugaz gaindiko kirol ikuskizunetan hizlari ere badabil, han eta hemen. Eta, noski, bertsotan ere bai, 8 urte zituenetik. Ikastolatik bertso eskolara saltoa eman, eta segidan hasi zen Nafarroako Eskolarteko Txapelketan parte hartzen. Adinean gora egin, eta 2011tik antolatutako Nafarroako Txapelketetan parte hartzen du, baita Bardoak taldekako ekimenean ere, bertzeak bertze. Bortzirietako Bertso Eskolako kidea da.