Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Plazida Otaño

Datu pertsonalak

Izena
Otaño, Plazida
Jaiotza
1867 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1954 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
1867an Zizurkilgo Errekalde baserrian jaioa, Joxe Bernardo Otaño eta Inazia Odriozolaren alaba zen. 1892an ezkondu zen Joxe Migel Zalduarekin eta Zizurkilgo Benta baserrian jarri ziren bizi izaten.

Aita eta osaba, Pedro Mari, bertsolariak zituen.

"Jai-bazkalondo batez, Errekaldeko sukaldean bertsotan ari omen zan Jose Bernardo, emezortzi urte besterik etzituen Plazida bere alabarekin.

Plazidak bere aitari bertso batean au esan omen zion: edadez osatzen ari zala eta ezkontzeko asmoa zuela, eta beretzat dotetxoa preparatzen asteko alegia.

Jose Bernardok erantzun:

Ezkondu bear denala,
oi den baloría!
Emezortzi urte den
ire edadia.
Pikara, gaizki azi,
lotsarik gabia,
ik aberastuko naun
len banaiz pobria.

Plazidak aitari ostera:

Aita, zartu ta gero
garai obia ezta,
neska gaztiak ere
badu bere kezka;
illea zuriturik,
nobiyorik ez-ta,
orduan alperrik da
soñuba ta pesta."

Iturria: ZAVALA, Antonio. "Pedro Maria Otaño eta bere ingurua I". Oiartzun: Sendoa, 1993. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/4571.pdf