Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Sabina Elizegi Maiz

Datu pertsonalak

Izena
Elizegi Maiz, Sabina
Jaiotza
1842 Asteasu + Asteasu < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1932 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
"Pello Errotaren itzala" liburutik:

"Asteasu'n jaio zan, 1842'ngo Urriaren 27'an, goizeko bostetan, Goikoerrota'n, Pello Errota jaio zan etxe edo errota berean alegia.

Senideetan irugarrena zan, Pelloren urrena jaioa. Pello ezkondu ondoren, famili guzia Oiartzun'a, Zuloaga'ko errotara, joan zan bizi izatera. Arrezkero, Oiartzun'en egin zuan Sabinak bere denbora guzia. Luis Inazio Beristin'ekin ezkondu zan. Au Katalintxo baserriko maiorazkua zan, da bertan bizitu ziran biak ere eriotza arte. (..)

Sabinak dan-dana bertsotan erantzuten omen zuan. Edozer gauza esan, da arek daka, bertsotan erantzuna. Ezagutu zuten guziak diote, gizasemea izan balitz bertsolaria izango zala, Pello bere anaia bezelaxe. Aren erantzun da ateraldiak oso xelebre ta aguroak izaten omen ziran. (..)

Mutil gazteak bazekiten dana bertsotan erantzuten zuala, ta, toreatzeagatik, onela esaten zioten:
-Ayo, atsua!
Ta Sabinak:
-Ni ez nak atsua, demonio paltsua!

(..)

Katalintxo'k aurreko aldeko paretan matsa zuan, ta bein batez gizon bat, sagardotegira etorri ta matsa elduta ikusi zuanean, jaten asi zan.
Bañan SAbinak, etxe barrendik, mats-adarren soñua aditu zuan, da ala esan zuan:
- Zein dabil or?
Ta gizonak:
- Ixo, amona, ixo! Ortzak gozatzeko diña!
Ta Sabinak:
- Zer ortzak eta zer agiñak!
Aixa jaten dituk ik bestek egiñak!

***
Sabinak gaztetan mutil bat nobio izana omen zuan, bañan gero tratabideari utzi egin zioten.
Andik urte batzutara, biak ere ezkonduak ziralarik, nobio izandako ori ta beste batzuk bidea konpontzen ari ziran Katalintxo inguruan, da Sabina andik pasatzea suertatu zan.
Ola esan zuan Sabinak:
- Auxe da lur ederra!
Ta nobio izandako arek erantzun zion:
- Artu ta eraman zazu bizkarrean!
Ta Sabinak:
- Bai, nik naiko lurra bazeukat eskubian da ezkerrean;
nik baiño obea artu al uan bazterrean?

(..)"

Iturria: Pello Errotaren itzala (Auspoa, 49-50): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10675.pdf