Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Saioa Arando

Datu pertsonalak

Izena
Arando, Saioa
Izen abizen osoak
Arando Lasagabaster, Saioa
Jaiotza
1975 Aretxabaleta + Aretxabaleta < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
Partaidetzak sariketa eta txapelketetan:
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Bat-batean: 1992 (finalista). Bertso-paperak: 1992 (aipamena)
Ezeizatar Eusebio saria, taldeka: 1992 (txapeldunorde, Leintz, Agurtzane Iñurrategi, Amaia Agiriano eta Iker Agirrerekin)
Emilio Urzelai saria (Oñati): 1994: parte-hartzaile
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa: 1999 (Leintz taldea, Jon Sarasua eta Ainhoa Agirreazaldegirekin, Aretxabaletan)

Bertso-eskolako irakaslea:
Almenen eta Kurtzebarri eskolan, 1990/1991 eta 1991/1992 ikasturteetan.

Datu biografikoak

Biografia
Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen 1975eko abuztuaren 19an. Kurtzeberri (Aretxabaleta) eta Almen (Eskoriatza) ikastoletan egin zituen batxilerra amaitu bitarteko ikasketak. Enpresaritza Zientziak ikasketak eta doktoretza ikasketak buruturik (Deustukoko Unibertsitatea), "The legal structure as a determinant of business dynamics" doktore tesia egin zuen (2008). Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, eta Ezagutza arloko arduraduna.

Almen ikastolan hasita, Leinzko bailarako bertso-eskolaren egin zituen lehen urratsak bertsolaritzan, Patxi Goikolea irakasle zuela. Bertso-eskola aitzindari horren bigarren labekadako kideetakoa izan da Amaia Agiriano, Agurtzane Iñurrategi, Ainhoa Agirreazaldegi eta beste hainbatekin batera. Apotzagako (Eskoriatza) urteroko saioan jardun zuen lehen aldiz jendaurrean. Debagoiengo herrietako saio txiki batzuetan kantatzen aritu zen gero - aipatutako bertsolariekin nagusiki - , eta baita Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta zenbait gazteentzako sariketeta gutxi batzuetan ere. Kurtzeberri eta Almeneko haurren bertso-eskoletako irakasle aritu zen bi ikasturtetan.

Unibertsitate garaian - Aretxabaletatik kanpo bizi izan zen zazpi urtez, Dinamarkan egindako urte eta erdiko egonaldi barne - , bertsolaritzatik apur bat aldenduta ibili zen. Berriro herrira itzulirik, Leintzko bertso-eskolara hurbildu zen eta jarraitu zuen bertsotan, lagunartean eta inguruko herrietako saio batzuetan, eta, tarteka, baita gai-jartzaile eta aurkezle lanak egiten ere. Azkenekotako bertso saioa, 1999ko Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan egin zuen Aretxabaletan, Ainhoa Agirreazaldegi eta Jon Sarasua taldekide zituela, Joxe Agirre, Jokin Uranga eta Angel Larrañaga azpeitiarrekin.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Apotzagan, urteroko saioan, besteren artean Amaia Agiriano eta Agurtzane Iñurrategirekin.