Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Saroi Jauregi

Datu pertsonalak

Izena
Jauregi, Saroi
Izen abizen osoak
Jauregi Aiestaran, Saroi
Jaiotza
1978 Zaldibia + Zaldibia < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Aurkezlea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria da 2010etik

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologian lizentziatua da, eta Elhuyarren egiten du lan, Hizkuntza eta Teknologia unitatean. ETBko Hitzetik Hortzera telebista-saioan aurkezle ibili zen 2005etik 2009ra. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan hasi zuen gai-jartzaile ibilbidea 1999an, eta, orduz geroztik, aski ezaguna da gai-emaile modura. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kide da 2000. urtetik, eta lehendakari 2010etik.
Bertsolaritzan lehen pausuak
Lehen plaza
Zaldibian, 1992an, Zubi-buru elkartean, "Bertsolaritzaren sena. Gazteok ahal dugu" bost saioetako bat, gai-jartzaile Olatz Imaz eta Ainara Nazabalekin batera. Bertsolariak: Aritz Lopategi, Aitor Lasarte, Jon Mikel Omagogeaskoa, Jose Luis Urdangarin, Jon Aiestaran, Juan Ramon Gerriko eta Jon Iñaki Izarzelaia. Antolatzaileak: Altzo-Txiki tartean zen.
Herritik kanpo lehen saioa: Beasainen, 1999an Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketan.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bertso-paper lehiaketak
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.