Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Sebastian Antonio de la Gandara
Datu pertsonalak
- Izena
- Gandara, Sebastian Antonio de la
- Jaiotza
- 1700 Gernika-Lumo + Gernika-Lumo < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- "Sebastian Antonio de La Gandara -dio Arana Martijak beherago aipatzen den aritkulua- bere lanetatik ezagutzeen dugu soilik. Gernikarra zela badakigu, baina ez dugu oraindik jaiotza eta heriotza daturik... Ene ustez 1700 inguruan jaioa zen eta 1780 inguruan hil zelakoan nago.Gernikako Andra Mari Parrokian izan genuen apaiz." Autore zaharra dugu, beraz, eta bere obra ez luzeak -orain arte aurkitu denak behintzat-, bere balio literioaz gainera, balio linguistiko handia dauka. (...)
"Ama maitegarriari, zortziko". Jose Antonio Arana Martijak dio: "Bizkaierazko sei bertso hauek badute balio literarioa eta hizkuntzaren lekukotasuna ere. Baina nik hemen azpimarratuko nukeena da zortziko izena ematen dioa Gandarak bertso molde honi, benetan gaur zortziko txikia denari. Beraz, ez da Iturengo Arotza-rena ezagutzen dugun zortziko txikirik zaharrena, Gernikan egindako Gandaren hau baizik""
Iturria:
- Amuriza, Xabier. "Bizkaiko bertsogintza II". 43-54. or.
- Arana Martija, Jose Antonio. "Sebastian Antonio de la Gandara". 499. orrialdetik aurrera
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Ama maitegarriari bere jaiotzan; Ama maitegarriari, zortziko