Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Sebastian Lizaso

Datu pertsonalak

Izena
Lizaso, Sebastian
Izen abizen osoak
Lizaso Iraola, Sebastian
Jaiotza
1958 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Azpeitian jaioa, 1958ko San Sebastian bezperan. 1982ko Txapelketa Nagusian finalista izan zen, 1986koan txapeldun, eta 1989 eta 1997koan txapeldun orde. Joxe Lizaso bertsolariaren semea, honek Landeta auzoan zuen tabernan jaso zuen bertso-giroa; bertsolari artean hezia da Sebastian. Gaztaroan ez zen, bere adinkideak bezala, gazteen txapelketatan ibili. Hala ere, 1982an finalista geratu zenerako, plazetan izena eta arrakasta hartuta zeukan, hogeita lau urte bakarrik zituela. Hurrengo txapelketan erabat berretsi zuen bere balioa eta joan den urte askoan bera da plazarik gehien egin duen bertsolarietako bat. Bertsolaritzako figura handienen artean dagoen honek, belaunaldi berrietara egokitzeko dohaia izan du.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1974

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
Sebastian Lizaso. Autapen L.G. 1979
Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
Ekoizpen oharrak
Gai-jartzaile lanak egiten ditu, batik bat, Azpeitiako saiotan.