Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Sustrai Colina
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Prentsa
- Liburutegia

Datu pertsonalak
- Izena
- Colina, Sustrai
- Jaiotza
- 1982 Urruña + Urruña < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2001, 2005, 2009, 2013, 2017 eta 2022 (finalista).
Xilaba. Xiberua, Lapurdi eta Baxenafarroako Xapelgoa: 2008 (txapeldunorde); 2010 eta 2012 (finalista); 2014 eta 2016 (Txapelduna).
Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 200 eta 2001 (finalista); 2002 eta 2003 (txapeldunordea).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1999 (txapeldunorde, 14-18 urte); 2000 (Txapelduna, 14-18 urte).
Bertsulari Gazteen Xapelgoa: 2000 (Txapelduna, 14-18 urte).
Xalto saria: 1998 (txapldunordea).
Xenpelar saria (Errenteria): 2000 (finalista).
Datu biografikoak
- Biografia
- Urruñan (Lapurdi) sortu zen 1982ko urriaren 20an. Hendaiako ikastolan eman zion hasiera bere ikasketa ibilbideari, Baionako Unibertsitatean amaiera eman zioena Zuzenbide lizentziatura eskuratuz. Bertsogintzaz gain, gidoilari eta kazetaritza lanak egin ditu batez ere; 2016an Rikardo Arregi Saria eskuratu zuen, Argia aldizkarian egindako elkarrizketengatik.
Hendaiako ikastolan zebilelarik hurbildu zen bertso girora, eta bertako bertso-eskolan eman zituen lehen urratsak Jexux Arzallusen eskutik lehenik eta Karlos Aizpuruak lagunduta aurrerago. Hemendik abiatu zuen plazarako bidea, garaiko ia guztiek bezala Eskolarteko Txapelketen abaroan. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa batean, txikien mailan eta taldeka, kantatu zuen lehen aldiz plazan, 1992an, Itsaso eta Amets Arzallus nebarrebak taldekide zituela. Bederatzi urte zituen, artean. Lurraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoan (Lapurdi, Baxenafarre eta Zuberoako Eskolarteko txapelketa) huts egin gabe parte hartu zuen otrduz gero, eta beronetako Txapela ez ezik Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapeletakoa ere jantzi zuen bere azken parte-hartzean, 2000. urtean.
Eskolarteko Txapelketetan eta Bertsolari gazteentzako sariketaren batzuetan aritzearekin batera, 2000. urtean hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketa (Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako bertsolariei irekia). Lau urtez hartu zuen parte jarraian, lehen bietan finalista izan zelarik eta azken bietan txapeldunordea.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, 2001ean hartu zuen parte lehen aldiz, eta Donostiako belodromoan jokatu zen finaleraino heldu zen. Oduz gero antolatu diren beste guztietako parte hartu du eta guztietan heldu da finalera: 2005, 2009, 2013, 2017 eta 2022.
Xilaba (Xiberua, Lapurdi, Baxenafarroa) Bertsulari Xapelgoa antolatzen hasi ziren 2008an. Txapeldunordea izan zen urte horretan, finalista 2010ean eta 2012an, eta Txapelduna bere bi azken parte-hartzetan, 2014an eta 2016an.
Txapelketetako ibili honek eta, batik bat, Euskal Herri osoko plazetan egindako ehundaka bertso saioetan egindako lanak, XXI. mendeko lehen hamarkadetako bertsolari erreferente handieen artean kokatu du.
Bertsogintzan, plazaz plaza egindako lanari, bersto-eskoletako irakasle gisara egindakoa gehitu ehar zaio, bere ibilbidea hasi zuen Hendaiako bertso eskolako irakaslea izan baitugu eta baita Iruñeko bertso-eskolakoa ere.
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kide izan da 2024ko urte hasieratik 2026ko ekainera.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Donostian, 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako kanporaketan, Donostiako Santo Tomas lizeoan (Amets eta Itsaso Arzallus taldekide zituela).
Argitalpenak
- Argitaratutako grabazioak
- Hitzekin. Nerea Urbizu, Ane Garzia eta Anari. 22KORRIKA, AEK, 2022
