Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Teodoro Hernandorena

Datu pertsonalak

Izena
Hernandorena, Teodoro
Izen abizen osoak
Hernandorena Barandiaran, Teodoro (teodoro Godofredo)
Jaiotza
1898 Zizurkil + Zizurkil < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1994 Hondarribia + Hondarribia < Bidasoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia

Nikolas Hernandorena albaitari mendigorriarra (Nafarroa) eta Maria Pilar Barandiaran Zizurkilgo maistra legorretarraren (Gipuzkoa) semea. Bost senide zituen: Augusto, Isabel, Rosario Gerardo, Toribio eta Timoteo.

Bederatzi urte zituela Andoaingo apaiztegian sartu zuten (1907); lau urte geroago Gasteizko apaiztegira bidali zuten (1911-1915) eta hiru urtez filosofia ikasi ondoren teologia ikasketei heldu zien, baina urtebetera utzi eta Zizurkilera itzuli zen. Bere kasa batxilergoa amaitu zuen bi urtetan eta Zaragozara joan zen medikuntza ikasketak burutzera; bi urtetan gainditu zituen bost urtetako ikasgaiak (1917-1919). Basurtoko erietxean eta Villabonan aritu zen mediku. Villabonako aldiko azken bi urteetan odontologia ikasi zuen Madrilen; ikasketa hauek gainditurik, dentista izan zen ogibidez. Villabona eta Donostian izan zituen dentista kontsultak lehen urteetan.

Eusko Gaztedin bazkidetu zen eta Donostiako Irrati Nazionalean euskarazko irratsaioa lortu zuen (1931). EAJn afiliatu zen eta EGIko lehendakari izendatu zuten; gutxira, Gipuzkoa Buru Batzarreko kide izendatu zuten. Aberri Egunaren antolatu zuen (1933) eta Euzkadi 110 minutuko filme dokumentalaren zuzendari izan zen (1933).

Gerra tarteko, Ipar Euskal Herrira joan zen familiarekin (1937); Mercedes Albea Urrutia Villabonatarrarekin ezkondua (1929-01-10), bederatzi seme-alaba izan zituzten: Ana Mari, Miren (sortu berritan zendua), Miren, Amaia, Iñaki, Arantxa, Itziar, Gurenda eta Xabier. Ezpeleta, Azkaine eta Donibane Lohizunen bizitu ziren eta azken honetan jarri zuen bere dentista kontsulta. Lapurditik Parisera joan zen eta han bizitu ziren Hondarribira etorri arte (1948-1966); Hondarribian eman zituen azken urteak (1966-1994).

Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Teodoro_Hernandorena

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Baigorriko saria 1951 : antolatzaile
Baigorriko saria 1953 : antolatzaile
Donibane Garaziko saria 1947 : antolatzaile
Donibane Garaziko saria 1950 : antolatzaile
Donibane Lohitzuneko saria 1947 : antolatzaile
Donibane Lohitzuneko saria 1950 : antolatzaile
Ezpeletako saria 1947 : antolatzaile
Hazparneko saria 1946 : antolatzaile / gai-jartzaile
Hazparneko saria 1954 : antolatzaile
Luhusoko desafioa 1953 (mugaz bi aldekoen artekoa) : antolatzaile
Luhusoko saria 1949 : antolatzaile
Pariseko saria 1958 : antolatzaile
Sarako saria 1952 : antolatzaile
Sarako saria 1960 : antolatzaile
Urruñako saria 1949 : antolatzaile
Urruñako saria 1958 : antolatzaile

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
ARISTORENA, P.J. Nafarroako Bertsolaritza. Nafarroako Gobernua, Iru
Hondarribia (omenaldia) (1991-07-11)
Oiartzun (omenaldia) (1986-06-01)
Sara (omenaldia) (1987-02-08)
XIII.Bertsolari Eguna (1992-01-19) (Donostia, Victoria Eugenia antzokia)
ZUNZUNEGI, S. Euzkadi. Un film de Teodoro Hernandorena. Caja de Ahorros Bizcaina, Bilbao, 1983
Ekoizpen oharrak
Euskalzalea zen batik bat. Aitzolen jarraitzailea, Euskaltzaleak Elkarteko kidea, euskararen alde lan egiteko gaia zekusan bertsolaritzan. Gerra aurretik Euskal Herriko hegoaldean abiatutako egitasmoari jarraitzeko ardura bere bizkar hartu zuen Teodorok gerra ostean: egoera politikoak hala agindurik (diktadura hegoaldean, euskara eta euskal kultura osoki zokoratua eta erreprimitua) Euskal Iparraldean ekin zion, eta XX. mendeko Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren sustatzaile behinena dela esan daiteke ezpairik gabe (Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoako herri guziak miatu zituen bertsolari bila 1945-46an, II. Munduko Geratea amaitu orduko; bertsolariak topatu, plazara eraman, eta sariketa eta saio ugari antolatu zituelarik) ; Fernando Aire "Xalbador" eta Mattin Trekuren eragile eta ezagutarazlea, bertsolaritzak eman duen jenio handienetako baten, Xalbador, ezagutza ahalbidetu zuen . Bertan bertsolaritza sustatzeaz gain, gure mugaz area, Parisera eraman zituen bertsolariak (1958 eta 1961) erakusgarri; euskaldunak munduaren aurrean ezagutzera ematea zen bere nahikundea, eta nahi horretan kokatu behar dira Euzkadi filme dokumentala (1933) eta Parisen antolaturiko bi bertso saioak besterik beste. Egunkari zein aldizkarietako artikulista eta kolaboratzaile emankorra izan zen gerra aurretik zein ondoren, euskal gaiez (Herria, Elkar, Principe de Viana, Deia) eta pilotaz (El Diario Vasco) beti ere.