Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Trino Azkoitia
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Epailea
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Eragilea Gai-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Algortako Bertsolari eskolaren sortzaileetakoa: 1980
Algortako Bertsolari Eskolako bertso-irakasle:
UEUko Bertsolaritza saileko buru: 1982-1986)
Bertsolari Txapleketa Nagusirako Araba eta Bizkaiko kanporaketako epaile: 1985
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaile: 1986 eta 1989.
Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako epaile: 1987, 1990, 1992, 1994, 1996 eta 1998.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako epaile: 2002 eta 2004.
Uribe-kostako Bertsolari Txapelketako epaile: 1994
Bizkaiko Eskualdekako Bertsolari Txapelketako epaile: 2002tik 2010era.
Arabako Prusentzio Deuna sariko epaile: 1991tik 1997ra.
Juanjo Basterra bertso-paper lehiaketako epaile: 1991
Balentin Enbeita Bertso-paper lehiaketako epaile: 1988tik 2009ra.
Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapeltako gai-jartzaile taldeko kide: 1987
Datu biografikoak
- Biografia
- Azkoitiko Martitte auzoko Urteaga baserrian (Gipuzkoa) jaio zen 1946ko ekainaren 16an. 1970eko hamarkadaren bigarren erdian heldu zen Getxora; euskara eskolak ematen aritu zen aldi batean, baina burdin salerosketa izan zuen langintza erretiroa hartu zuen arte.
Xabier Amurizak bere teoria praktikan jartzeko Bizkaian sortu zen lehen Bertso Eskolako (Santutxu, 1979) partaidea izan zen Joserra Etxeberria, Joserra Bilbao, Iñaki Antiguedad, Koldo Tapia, Begoña Iturriza, Juanjo Basterra eta beste batzuekin batera. Hurrengo urtean, 1980an, Algortako bertsolari eskolako sortu zuen Andoni Iriondoren proposamenari kasu eginez, eta beronen laguntzarekin; bertako bertso-irakasle eta sustatzailea izan zen urte batzuetan, Algortako Bertso Eskolari (ALBE) lehen zutabeak jarriz.
Bertsolaritzaren alor askotan jardun da orduz gero eta Bizkaian bertsozaletasuna indartzeko eragile aipagarrietakoa izan dela esan daiteke. Algortako Bertsolari Eskolaren sorreran eta hurrengo urtetan han egindako lanaz gain, bertso-epaile lanetan egindako ekarpena nabarmentzen da: Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatutako lehenengo Bertsolari Txapelketan hasi zan epaile lanetan, 1986 eta 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko mahaikide izan zen, eta Bizkaian eratutako txapelketa, lehiaketa eta sariketa ugarietako epaimahaikide izan da hurrengo bi hamarkadetan. Ondoren etorri diren guztiei oinarria jarriz, 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurretik landu eta adostutako "Bertsoak epaitzeko erizpide nagusiak" irizpide sortaren egileetakoa da.
UEUko Bertsolaritza saileko sailburu eta ikastaro antolatzaile izan zen 1980ko hamarkadan (1982-1986).
AHOBI saria eman zion Algortako Bertso Eskolak (2010-12-12) bertsolaritza sustatzen eta bereziki Algortako Bertsolari Eskola sortzen egindako lana aitortzeko eta eskertzeko.
2023ko azaroaren 25ean zendu da, Algortan (Getxo, Bizkaia).
Argitalpenak
- Ekoizpen oharrak
- 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren atarian bertsoa epaitzeko irizpideak finkatzeko ahalegina sendoa egin zen eratu berria zen Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak sustatuta. Horretarako izendatutako lan-talde zabalako kide izan zen, eta Zestoan (1989-04-08) eta Donostian (1989-04-15) egin ziren bilkuretan hartu zuen parte. Geroztik landuak eta garaian garaiko eskakizunetara egokituak izan badira ere, lan-talde hark finkatu zituen "Bertsoa epaitzeko erizpide nagusiak" izan dira orduz gero erabili diren irizpideen oinarriak.
UEUko Bertsolaritza saileko sailburu eta arduradun izan zen 1980ko hamarkadan. Bederatzi ikastaro eskaini eta zuzendu zituen: "Kopla handia" eta "Bertsolaritza: historia, izatea, teknika eta errima" ikastaroak (1982); "Kopla txikia", "Zortziko txikia" eta "Zortziko handia" ikastaroak (1983); "Bertsolaritzaren teknikaren ezagutza" eta "Zortziko handia" ikastaroak (1984); eta "Bertso-eskola berriak" hitzaldia (1985 eta 1986).