Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Gaztelumendi Arandia

Datu pertsonalak

Izena
Gaztelumendi Arandia, Unai
Izen abizen osoak
Gaztelumendi, Unai
Jaiotza
1988 Añorga + Añorga < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Diseinatzaile grafikoa eta marrazkilaria.
Bertso eskola askotan ibilia. Gazte gaztetatik Hernaniko bertso eskolan, bitartean baita Santutxukoan, Lasartekoan, eta Añorgakoan ere. Gaur egun Antiguon Dokan biltzen gara. Bertso eskolako irakasle bezala Hernaniko bertso eskolan, Bilboko Txurdinagako herri eskolan, Añorgako Amassorrain Ikastolan, Añorgako helduen bertso eskolan eta Usurbilen ibili izan naiz.
Bertsolaritzarekin harremana oso txikitatik. Aitak sartu zigun bi anaiei zaletasuna. Oso umetan hasi ginen plazan kantari, zertan ari ginen konturatu gabe, agian. Gaur egun plazan segitzen dut, baina lehen baino gutxiago.
Gaijartzaile bezala askotan aritzen naiz. Marrazkilari bezala ere aritu izan naiz zenbait bertso-tramatan.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Eskolarteko txapelketetan Gipuzkoako txapeldun txikietan bi aldiz eta handietan behin. Eta Euskal Herriko txapelketan txikietan behin. Gazte sariketa askotan kantatua. Plazatik gaztetxera, Hernandorena eta Mikel Laboa sariketetan irabazle.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.