Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Unai Iturriaga
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak
- Izena
- Iturriaga, Unai
- Izen abizen osoak
- Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai
- Jaiotza
- 1974 Durango + Durango < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Arte Ederretan lizentziaduna eta bertsolaritzaz gain, beste hainbat diziplinetan aritua: gidoilari, marrazkilari, Gu ta Gutarrak musika taldeko kide ere bai…
13 urterekin hasi zen bertsotan Jon Lopategiren eskutik, eta garai beretsuan Santi Belar "Begi"k gidatzen zuen Durangaldeko Bertso Eskolako kide egin zen beste hainbat lagunekin batera. Eskolarteko txapelketetan hainbat aldiz lehiatu eta Bizkaiko zein Euskal Herriko txapelak lortu zituen.
1993. urtean Bertsolari Txapelketa Nagusirako finalera iritsi zen eta hala egin zuen parte hartu zuen ondorengo txapelketa guztietan, 1997tik hasi eta 2013ra arte. Azken honetan agurtu zen Txapelketa Nagusitik. Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (hasieran Araba-Bizkaikoa zena) bitan irabazi du, 1994 eta 1996 urteetan. 1990tik 2004ra jokatu diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa guztietan parte hartu du eta irabazi ez duen horietan txapeldunorde egin du ia guztietan.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Izurtzan, 13 urte zituenean, frontoian, Durangoko bertso eskolako kideekin.
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Zazpi eskale emankizunekoak