Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Uxue Fernandez Lasa

Datu pertsonalak

Izena
Fernandez Lasa, Uxue
Jaiotza
1984 Urretxu + Urretxu < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
1995ean hasi zen bertso eskolan eta 2001eko Gipuzkoako eskolarteko txapelketan egin zuen bat bateko lehenengo plaza. 2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen. Gaur egun, bertsokide feministekin ere biltzen da kanturako. Urretxu-Zumarragako bertso eskola eta Usurbilgo Bota Punttuba bertso eskoletako kide da. Lanbidez, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan irakasle-ikertzailea da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2001eko eskolarteko txapelketa Alegiako saioa. Bertsokideak: Agin Rezola, Oier Zurutuza, Haritz Aierbe, Aitzol Munduate, Izarne Zelaia, Uxue Goenaga.