Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabat Illarregi

Datu pertsonalak

Izena
Illarregi, Xabat
Izen abizen osoak
Illarregi Marzol, Xabat
Jaiotza
2001 Leitza + Leitza < Leitzaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Magisteritza ikasketak egin ditu EHUn eta bertso irakaslea da gaur egun. Bertso eskolan hasi zen zortzi urte zituela, eta Leitzako bertso eskolako kidea da. Nafarroako eta Euskal Herriko eskolartekoetan hainbat aldiz aritua da eta lehenengoa bitan irabazi zuen. Hainbat gazte sariketetan ere parte hartua da, batzuetan txapeldun izan delarik. 2019 eta 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu du eta bietan finalean aritu da. 2023koa hirugarren Nafarroako Bertsolari txapelketa izanen du.