Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabi Paya

Datu pertsonalak

Izena
Paya, Xabi
Izen abizen osoak
Paya Ruiz, Xabier
Jaiotza
1982 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertsolaria
Epailea
Gai-jartzailea
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Interpretaritza eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak. Itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da. Fredi anaiarekin eman zuen izena Algortako bertso eskolan, eta eskolartean nahiz Txapelketetan emaitza bikainak lortu izan ditu. Bizkaiko (2006) txapelduna da. Bertsozale elkartean eta bestela saltsa askotan dabil.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Senperen, Herri Urrats batean. Jon Lopategik bidali zuen, Bizkaitik bertsolari gazte bat behar zutelako. Bertsokide Jon Martin, Miren Artetxe eta Erika Lagoma izan zituen. Anekdota polit bat bada egun horretakoa: Ernest Alkatek, bere aurkezpena egin zuenean, Xabier Paya esan beharrean, Xabier "Paella" esan zuen!