Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabier "Euzkitze"

Datu pertsonalak

Izena
Xabier "Euzkitze"
Izen abizen osoak
Peritz Mendizabal, Xabier
Jaiotza
1966 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea: Orioko ikastola, Donostiako Santo Tomas lizeoa, Azpeitiako institutoa, Arabar errioxako ikastoletan...

Datu biografikoak

Biografia
Xabier Perez Mendizabal, Xabier Euzkitze bezala ezaguna, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1966ko ekainaren 9a - ) bertsolari-ohi eta kazetari euskalduna.

Nahiz eta jaiotzez azpeitiarra izan, txikitatik Zarautzen bizi izan da. Gazterik hasi zen bertsotan nabarmentzen. Eskolarteko II. Txapelketa irabazi zuen lehenik, eta gazte mailako beste hainbat sari ondoren. Bertsolari Txapelketa Nagusian, 3. postuan geratu zen 1989an eta txapeldun-orde 1993an. Hasi ez ezik, erretiratu ere gazterik egin zen. 1998ko abenduan, 32 urte besterik ez zuela, egin zuen azken saioa Soraluzen. Geroago kazetari moduan hasi zen lanbidez. Lehen urratsak irratian eman eta gero, Euskal Telebistan hasi zen, hainbat saio aurkeztu dituelarik: Hi Heu, Gaur Egun 2 albistegia, Sorginen Laratza eta, geroago, Kalaka elkarrizketa eta eztabaida saioa. 2010eko irailean Anitzele eztabaida saioa aurkezteari ekin zion. Halaber, 1988. urtetik ETB 1en pilota emankizunen arduraduna da.

Bestalde, hainbat GKEtan lagundu izan du eta gaur egun, Saharautz erakundeko bozeramalea da.

[Iturria Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Euzkitze ]

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1982, Arrasate, Eskolarteko txapelketan. Gai-jartzen, Mikel Mendizabal; eta kantu lagun, Sarasua anaia, Felix Iñurrategi, Anatx..

Argitalpenak

Argitaratutako grabazioak
"Argitzaletan" 2000.urtean.
Argitaratugabeak eta azterlanak
EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
Ekoizpen oharrak
Jendaurreko bat-bateko bertsogintza uztea erabaki zuen 1998an. Joxerra Garzian arabera, "(...) bertsoak txukun eta dotore asko egiten dituen fenomenoa da".