Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabier Rico

Datu pertsonalak

Izena
Rico, Xabier
Izen abizen osoak
Rico Iturriotz, Xabier
Jaiotza
1953 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-eskola sortzailea
Bertso irakaslea
Biltzailea
Herri-bertsolaria
Ikerlaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Antolatzailea: batez ere "Bertsolariak Gasteizko Plazara" saioetan.
Bertso-eskola sortzailea: 1982, Gasteiz. Abel Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana, Patxi Aizpurua eta beste batzuekin.
Dokumentu-biltzailea: Xenpelar Dokumentazio Zentrorako materiala biltzen du. Gasteiz inguruan, ahal duen guztia.
Eragilea: orain gutxiago, baina bai, eskola sortu zenetik ibili da saltsa honetan
Inoiz aritu da bertsolari gisa, bai eta epaile gisa ere, Prudentzio Deuna sarian.
Irakaslea: 10 urtez, bertso eskolan (1984-1994 gutxi gorabehera). Gero erreleboa etorri zen. Orain ez dabil horretan.

Datu biografikoak

Biografia
26 urte zituela euskaldundu zen. 1981ean, UEUko bertsolaritza ikastaroan parte hartu zuen, Xabier Amurizaren gidaritzapean. Gasteizko Bertso-Eskolaren sortzaileetakoa (1982) Arabako bertsolaritzan eragile: 10 urtez irakasle Gasteizko Bertso-Eskolan, Koldo Mitxelena institutuan bertso zaharren emaile eta aztertzaile (ikuspegi historikoan), epaile, bertso-biltzaile, gai-jartzaile zereginetan... 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan kantari "Kakiturri" taldean eta 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketan ere bai.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1983 udazkena, Mungia. Gasteizko bertso-eskolakoekin.