Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Xanti Iparragirre
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
- Jarduerak
-
Bertso-eskola sortzailea Bertso irakaslea Bertso-jartzailea Bertsolaria - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-eskola sortzailea (Almen ikastolakoa)
Bertso-eskolako irakaslea (Almen , Uztaritze ...Ipar Euskal Herriko hainbatetan)
Datu biografikoak
- Biografia
- Errentariko Añarbe baserrian jaio zen, gerora baserriaren izena hartu zuen urtegia egiteko urperaraziko zena, eta gerra osteko garai zailak bizi zituen haurtzaroan. 1958an ezkondu eta Eskoriatzara joan zen bizitzera eta handik, urte luzez, Ipar Euskal Herrian bizi izan da.
Ez da oso ezaguna bere bat-bateko bertsogintza. Bertsolaritza haur eta gazteengana hurbiltzeko egindako ahaleginean nabarmendu da: bertsolaritza eskolara sartzen aitzindari izan zen Patxi Goikolea eta Joanito Akizurekin batera (Eskoriatzako Almen ikastolan), eta 1980ko hamarkadan indartu zen bertso-eskolen mugimenduaren eredu izan zen ezbairik gabe Almeneko esperientzia.
Ipar Euskal Herrian bertso irakasle aritu da urte luzez. 1984an antzerkia bertsotan egin zuen.
Bizitza latza eramatea egokiturik, bertsoa baliatu du barrua husteko garairik zailenetan ere,"Biziaren azala" liburuan ageri den legez.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1961-62, Ordizian txapelketa batean 22 bertsolari zirela
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Hontzaren erantzuna (Fauna berri txiki bat. Elkar 1998)