Liburutegia - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gernikaren oihartzunak bat-bateko bertsolaritzan : 1979-2019

Artikulua: Euskara. Online Liburutegian
Egilea(k)
Ibarluzea, Miren
Izenburua
Gernikaren oihartzunak bat-bateko bertsolaritzan : 1979-2019 / Miren Ibarluzea Santisteban.
Non
Gerniken artea(n): sinbolo baten hitzak, irudiak eta hotsak, [Leioa]: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, [2026], 78-100
Gaiak
Bertsolaritza
Edukia
Testu osoa
Informazio formatua
Artikulua
ISBN / ISSN
978-84-1319-804-0
Euskal ikasketen esparruan Gernikaren irudikapenak bildu eta aztertu dituzten lanen artera bat-bateko bertsolaritza ekarrita, kapitulu honetan bertsolariek Gernikaren bonbardaketaz zein koadroaz jarduteko baliatutako motiboen tipologiari, sinbolo eta interpretazioei, eta agerraldien testuinguruari begiratuko zaie. Horretarako, bertsolaritzaren datu-basean (https://bdb.bertsozale.eus ) 1979-2019 bitarteko 14 bertsoaldi identifikatu dira, askotariko ekitaldi publikoetan eginak eta Gernikaren bonbardaketa zein Picassoren Guernica koadroa irudikatzen dituzten bertsoak jasotzen dituztenak. Bertsolaritza generoaren berezko ezaugarriekin (Garzia, Sarasua eta Egaña 2001; Garzia 2012; Matxain 2020) loturik aztertzen dira bertsoaldiak, esaterako, ekoizpenaren uneari eta bertsolariaren eta auditorioaren zein gertakari historikoaren edo memoria-lekuaren arteko loturari begiratuta. Halaber, Cueto (2012) eta Retoloza (2009)-ren lanei jarraikiz, irudikatutako sinbolo eta motiboen tipologiari erreparatzen zaie, bai eta bertsolariek egindako irakurketei ere. Irudikatzeen bilakabideari dagokionez, euskal literaturako beste genero batzuetan gertatu bezala, agerikoa da bat-bateko bertsolaritzan ere dibertsifikatu egin direla Gernikaren errepresentazioak, testigantzetatik eta salaketatik sedimentatutako gogoetara (Olaziregi eta Otaegi 2011) eta artearen botereari eta funtzio politikoari buruzko gogoetara (Iruretagoiena 2024) igaroaz.

Hitz gakoak: Bertsolaritza; ahozko literatura; euskal literatura; Gernika; Guernica
1. Bat-bateko bertsolaritza, berezko ezaugarriak dituen genero poetiko-erretorikoa ...79
2. Gernikaren errepresentazioen tipologia ...81
3. Corpusa: Gernikari bertsotan ...84
4. Gernika irudikatu duten bat-bateko bertsoen analisia (1979-2019) ...87
5. Ondorio orokorrak ...98
Bibliografia ...100

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra