Hemen bota ditugu
genduzan kemenak
eta azaldu dira
pozak eta penak
arratsaldetik dira
oain ez ziradenak
Donostian azaldu
sano zeratenak
Hil 2004-06-06
"Arizkungo atabalari eta bertsolaria herenegun hil zen, Elizaldea bere etxean, 85 urte zituela. Nahiz eta hamar urte baziren atabala jotzeari utzia ziona, Felix Iriarte gizon arras ezaguna zen herrian, eta Baztan osoa, beteak beste Maurizio Elizalde txistulariarekin jo zuelako hogeita hamar urtez. Nekazaria lanbidez, Iriarte haur zela hasi zen atabala jotzen, herriko atabalari txandak eginez hasieran, eta Elizalderekin gero: 35 urtez plazaz plaza ibili ziren biak, jo ala jo. Iriarte bertsolari ere bazen, eta Elizondon, Nafarroako Bertsolari Txapelketan bigarren gelditu zen. Txistulari bikoteak hamaika omenaldi jaso zuen Baztan inguruan eta Lantzen; eta Elizondon plaza batek bien izena du, eskultura eta guzti. Hileta elizkizunak atzo egin ziren, Arizkungo San Juan Bautista parrokian." (Berria 2004-06-08)
Gure Abestiak izeneko bi kantu liburutxo 1979 urtean Derikoko Seminario-Ikastetxeak argitaratu zituen multikopistareb bidez, doinua gitarraz edo akordeak jotzeko moduan antolaturik. 120 Euskao Abesti Albertso Mitxelenak hiru abotsetara harmonizaturik Lazkaoko Beneditarretan eman zen argitara 1989 urtean, eta urte berean ikusi zuen argia Donostiako Edili argitaletxean Jon Oñatibiak prestatutako 100 euskal Abestiak izenekoak ere.