Prentsa - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Lopategik jantziko dio txapela irabazleari

Informazio orokorra

Mota
Albistea
Izenburua
Jon Lopategik jantziko dio txapela irabazleari
Hizkuntza
eu
Data
2012-12-07

Edukiari buruz

Albistea irakurtzeko arazoak izanez gero, jarri Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin harremanetan: xenpelar [a bildua] bertsozale.eus. Prentsa bilduma osoa 1998tik osatu da. Interneteko datu base honetan kontsulta daitekeena 2012tik aurrerakoa da.

Larunbatean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala arratsaldeko 17:30ean, Bilboko Miribillan.

Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Igor Elortza, Fredi Paia, Jone Uria, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeita bertsolariek lortu dute azkeneko saioan abesteko txartela eta Jon Lopategik jantziko dio txapela irabazleari.

Lopategi bertsolari belaunaldi oso baten bultzatzailea izan da, plazaz plaza kantuan aritzeaz gain lan handia egin baitu Bizkaiko bertsolaritzaren transmisioan. Guzti hori eskertu nahi dio Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Finalerako sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eu atarian. Larunbatean 11:00etan zabalduko da Bilbao Arenako lehiatila eta ez da sarrerak bertan eskuratzeko arazorik egongo, aretoak azken momentura arte aforora egokitzeko aukera ematen du eta. Aretoko ateak, ostera, 16:00etan zabalduko dira.