Bertsos - View details   To know more about this section

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Performance
2009-11-15 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitorren etxean zaudete biok, ohe jolasean. Zuri, Julio, Aitorrek esan dizu zazpi eta erdietan etorriko direla bere gurasoak. Bostak dira, eta giltza hotsa sumatu duzue atean.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto

Ohatzean geundela gu
jardun eta jardun
bagenuen denbora
ari ginen txukun.
Aiba! igual gurasoak
direla ezagun
bestela igual trio bat
egin nahi al zenun? (bis)

A. Sarriegi

Baina zuk zer diozu?
Ez da berriketa!
Atean entzun ditut
hiru giltza buelta
balkoira irteteko
hartu zazu beta
armairuan ez zera
kabituko-eta! (bis)

J. Soto

Oso haundia naiz ta
egia ote da?
Ni ez naiz sartu behar
armairu batera.
Hain gaizki pasatzearren
batetik bestera
igual zu bota behar
zaitut hortik behera. (bis)

A. Sarriegi

Nere etxean gaude
eta ni naiz lege
aginduak ematen
zu izan arren trebe
baina arropa gabe
hain zaude xelebre!
Har zazu mantaren bat
ez hozteko ere! (bis)

J. Soto

Ez hozteko badaude
majina bat modu...
Nahiz ta jolaserako
genitun bi ordu
itxi zazu atea
ze egingo diogu?
Hor daudela jakinda
morbo gehiago du. (bis)

A. Sarriegi

Holako erantzunik
ez nuen espero
zu bai baina ni igual
ez naiz jartzen bero
nere ama ez dezu
ezagutzen edo?
Mirilla-tik begira
dago honezkero! (bis)