Bertsos - View details To know more about this section
1985-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
1985-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano: Luzitzeko asmotan
heldu naiz hondartza
S. Lizaso: hortarako dadukazu
itxura narratsa
Lazkano: Felipek dauka berriz
tximuaren antza
S. Lizaso: tirante eta guzi
etorri da hartza.
S. Lizaso: Ni nagoen bezela
modan jarri zaitez
Lazkano: zuk dadukazuna da
lotsarikan batez!
S. Lizaso: Osaturikan zatoz
galtza ta tirantez!
Lazkano: Baita arrautzak ere
Felipiton partez!
Lazkano: Jantzi zazu zeurea
edo norbaitena!
S. Lizaso: Gero nork erakutsi
holako antena?
Lazkano: Ahal dan dena tapatuta
zera politena
S. Lizaso: besteak luzitzea
sentitzen du pena.
S. Lizaso: Honek gure kontura
du traje apaina
Lazkano: berak ere ostutzen du
bainan ez nahi aina
S. Lizaso: pixka bateko banago
ez du uste baina
Lazkano: hau luzaro badago
jango du España!
Lazkano: Nun gastatu dituzu
diru alemanak?
S. Lizaso: Zuk berriz ostu eta
Suiza eramanak
Lazkano: hori egin behar dik
tontua ez danak!
S. Lizaso: Ekarri beharko ditu
oraindikan danak!
S. Lizaso: Honek nahi aina eta
gu gauden moduan
Lazkano: horretan ikusten da
indarra nork duan!
S. Lizaso: España catolica
nola da orduan?
Lazkano: Ostiak eleizan ta
ostiak kanpuan!
Lazkano: Errespetoa falta da
gaurko egunian
S. Lizaso: zu ministro zinala're
gauzak hola zian
Lazkano: nik nere lekua ordun
ondo bete nian!
S. Lizaso: Gasteizen hiru lagun
hil zinuztenian?
S. Lizaso: Euskadin gogoan dira
orduko krimenak
Lazkano: ojala baldin garbitu
banituen denak!
S. Lizaso: Honen intentzioak
dira nabarmenak
Lazkano: bestela ezin bete
Francoren ordenak.
Lazkano: Ta zure gobernu hori
da oso motela
S. Lizaso: Espainia noiz kristo
egon da honela?
Lazkano: Uste det berriz Franco bat
izango naizela
S. Lizaso: aurki probatuko dek
lurpeko hotela!
S. Lizaso: Badaduka erronka
badauka kontua!
Lazkano: Maitatzen dedalako
España lotua
S. Lizaso: hala ere askorentzat
santu debotua
Lazkano: inozente denak eman
Fragari botua!