Biographies - View details To know more about this section
Imanol Lazkano
Personal details
- Name
- Lazkano, Imanol
- Complet name and surname
- Lazkano Uranga, Imanol
- Birth
- 1936 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
- Specializations
-
Bertso-jartzailea Epailea Eragilea
Biographical details
- Biography
- Azpeitiko Landeta auzoko Gaztelu baserrian jaio zen 1936ko urtarrilaren 12an. . Azpeitiko Maristetan ikasi zuen 12 urtera arte. Ikasketak amaituta aroztegi batean aritu zen hiruzpa lau urtez, arik eta eraikuntza lanetan hasi zen arte; eraikuntza izan du lanbide erretiroa hartu artean.
Etxeko giroaren eraginez egin zituen lehen harremanak bertsogintzarekin, haurtzaroan. Juan Inazio Uranga aitonak eragin handia izan zuen horretan. Oso gaztetxotatik sekulako afizioa izan zuen, baina lagunik ez zuen bertsotarako eta sekretuan gorde zuen bokazio hori. Hamalau urterekin Santa Eskean egin zuen jende aurreko lehen saioa. Geroztik, Euskal Herriko txoko guztietan ibili da bertsotan herriz herri eta plazaz plaza. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen 1962 eta 1964an, eta Txapelketa Nagusikoa 1982an eta 1989an. Basarri bertsopaper lehiaketa birritan irabazi du. Eskolarteko Txapelketetan epaile izan da urtetan.
Bertsolari eta bertsozaleek sortutako Elkarteko lehendakaria izan da hogei urtez, 1985etik 2005era: Euskal Herriko Bertsolari Elkartea (1985-1987; 1987-1994), gero, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (1995-2005).
Bertsolari osoa, tematika zein genero mailan, bai bat-batean nahiz bertso-jarrietan maila ikusgarria eman du; ondorengo zenbait bertsolariren erreferentzi ere izan da. Bertsolaritzaz maiteminduriko gizona, lan asko egin du bere bertsolari maila hobetzeko, eta hor daude emaitzak. Bi garai eta tradizioko bertsolarien arteko zubi eta uztarri kontsideratua izan da; betekizun funtsezkoa izan zuen bai 1985-86ko Txapelketa Nagusia antolatzerakoan eta bai Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran.
First steps in bertsolarism
- Lehen plaza
- Azkoitian, 1954an, Martirietan, Egileor kantulagun zuela
Other works
- Bertso jarri ezagunenak
- Amona (1994)
Ezkontzera doan dama bati (1977)
Uso baten gozo-gaziak(1986)