Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsolaritzaren Udako Ikastaroak (1. 2017. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Ikastaroa
Lekua
Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Hasiera data
2017-08-24
Bukaera data
2017-08-25
Hedadura-mota
Nazioarte mailakoa
Webgunea
http://www.mintzola.eus/eu/egunean/albisteak/zabalik-da-bertsolarien-kantaera-eta-sormena-ikastarorako-izen-ematea

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Mintzola Ahozko Lantegia
Arduradunak
Aizpurua, Karlos
Parte-hartzaileak
Agirre, Eñaut
Aizpurua Insausti, Ainhoa
Iguaran, Oihana
Lujanbio, Maialen
Martin, Jon
Navarro, Itziar

Deskribapena

Oinarriak
Kantaera bertsoaren garrantzizko osagaia da. Bistakoa da, kantaera landu dutela goi-mailako hainbat bertsolarik, ekintza komunikatiboan duen eraginaren jakitun. Aldiz, bertso eskoletan ez da propio lantzen den alderdia. Hutsune hori estaltzera dator ikastaldia. Ainhoa Aizpurua doktore gaiak X. Amuriza, A. Egaña, M. Lujanbio eta A. Arzallusen kantaeren berri xeheki emango du. Itziar Navarrok kantaera 70 urteko tartean nola aldatu den esplikatuko du, eta Maialen Lujanbiok berriz, bertsolari batek doinua eta kantaera nola bizi eta lantzen duen kontatuko du.

Ikastaroaren bigarren gaia bertsolarien sormena izango da, hiru talaiatik begiratuta: ahozkotasunak bertsolarien sormenean duen isla; hedabideen gaitegiaren eragina gai-jartzaile eta bertsolarien sormenean; eta azkenik, bertsolarien bizipenak bertsolaria bertsoa kantatzen hastear den une zehatz horretan.

Helburuak

Bertsolarien kantaeraren azterketen berri eman nahi dugu. Gaur egungo bertsolariek duten kantaeraren ezaugarrien berri emango dugu batetik. Bestetik, bertsolarien kantaera denboran zehar nola aldatu den erakusten duen ikerketaren berri emango dugu. Eta azkenik, goi-mailako bertsolari baten ahotik kantaera eta doinua bertsolariak nola bizi duen azalduko dugu.

Ahozkotasunak bertsolarien sormenean duen islaren berri emango dugu batetik. Bigarren urrats batean ikusiko dugu hedabideen gaitegiaren eragina gai-jartzaile eta bertsolarien sormenean. Eta azkenik, sortzeko unean bertsolarien bizipenak zeintzuk diren jakinaraziko dugu.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin