Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Saioa
2009-11-29 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Uxuek nahi ez zuen arren, zuk, Maialen, txakurra ekarri zenuen bion etxera. Gaur, etxe atarian aurkitu dituzu txakurra bera eta zure traste guztiak.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Orain esan zaidazu
ez nauzula maite!
Gauzak ez dira izan
horrela gaur arte.
Bota nahi ote nauzu
etxetik aparte?
Zure katu begiek
ikaratzen naute. (bis)

U. Alberdi

Traste zaharrez bete dut
etxeko atea
zakurra ta maletak
ateraz bakea
keinu txiki honekin
Maialen maitea
uler dezazun zer dan
zaunka egitea. (bis)

M. Lujanbio

Jenioa badula
esaten zun sarri
ta orain atera du
nere ikusgarri.
Gurea eten nahian
al zenbiltzan larri?
Zakurra ez zaidazu
aitzekitzat jarri!
Zakurra ez zaidazu
aitzakitzat jarri!

U. Alberdi

Pasatu zenuenez
pazientzian langa
dena atera eta
ateari danba!
Keinu hau azken baten
horixe izan da
"Joan zaitez paseora"
motxian esanda
"Joan zaitez pasiora"
motxian esanda.

M. Lujanbio

Txakurra arrazoia
aitzakia, dena
txakurra nere poza
eta bere pena.
Paseora joateko...
matraka alena!
Bueno esan beharrik ez
maitalearena. (bis)

U. Alberdi

Ze lasai orain daukat
barrua hustuta
bizitzan batzuetan
ein behar da zaunka
eta ez zaitez jarri
hola penatuta
txakurrak konpainia
egingo dizu-ta! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra