Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Mendiluze
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Amuriza:
Nahiz dituzun ritmo ta
pausaje eskasak
egongelan egin nahi
dantzaldi demasak
beti ez dira izaten
zurekin errazak
nire ordez ez al dizu
balio erratzak? (bis)
A. Mendiluze:
Erratzak balio dun
Miren zure partez
berdin moldatuko naiz
bietako batez
baina zu jardun zinen
noizbait borondatez
ta orain ordainetan zeu
animatu zaitez. (bis)
M. Amuriza:
Animatu zintudan
ta neure kaltean
izan da azkenean
Aitor bat-batean.
Ez dizut lagunduko
bien bitartean
ahoan larrosa bat
ekarri artean. (bis)
A. Mendiluze:
Klabelin bat badaukat
eta ez da gutxi
dena egun batean
ezin erakutsi.
Ekar zazu eskua
ta gerritik eutsi
zapaldu nere oinak ta
eramaten utzi. (bis)
M. Amuriza:
Zapaltzea nahi duzu
Aitor hau da marka!
Ados, banator egin
ez daizun bakarka
zure gainean nago
baina barka, barka
zer dela ta dauzkazu
belaunak dardarka? (bis)
A. Mendiluze:
Beldurra izatea
ez al da zilegi?
Hurrengo pausoaren
arrazoia bedi
hanka hanka tartean
sartuidazu neri
altxa takoia baina
ez altxa gehiegi. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra