Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maialen Lujanbio

Datu pertsonalak

Izena
Lujanbio, Maialen
Izen abizen osoak
Lujanbio Zugasti, Maialen
Jaiotza
1976 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Bertsolaria da afizioz eta ofizioz. Letren bueltan bizi da Maialen Lujanbio: bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki, letra idatzietan ere bai tarteka, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeratan murgilduta. Arte ederretan lizentziaduna da. 2018tik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.
Bertsotan ikastolako bertso-eskolan hasi zen, eta eskolarteko txapelketen bitartez murgildu zen pixkanaka bertso munduan. 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari, bere belaunaldiko beste zenbait bertsolarirekin bateratsu.
2022ko txapela irabazita, Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna da Lujanbio, 2009 eta 2017an egin moduan. 2001ean eta 2013an txapeldunorde izan zen. 1997tik beti sailkatu izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. Euskal Herrikoaren aurretik, 2003an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ere irabazi zuen.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Hondarribian, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan
Lehen plaza "serioa": Hondarribiako kofradian, Martxoak 8-aren aitzakian,1992-03-08an.