Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Imanol Artola "Felix"

Datu pertsonalak

Izena
Artola, Imanol "Felix"
Izen abizen osoak
Artola Arretxe, Imanol
Jaiotza
1989 Amezketa + Amezketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Filosofian lizentziatua, soziopolitikan eta soziolinguistikan aditua; eta Galtzaundi Tolosaldeko euskara mugimenduko liberatua. Etxetik eta eskolatik datorkio hizkuntzarekin eta hoskidetasunarekin jolasteko zaletasuna, eta txikitatik landu izan ditu ahozkotasunarekin lotuta hainbat diziplina: bertsoa, antzerkia, errezitatzea, kontalaritza…
2012an sortu zenetik (H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kidea da; 2015eko Gipuzkoa Bertsotanen hasi zen gai-jartzaile; eta, harrezkero, Gipuzkoako Txapelketan, Tolosaldeko sariketetan eta zonaldeko bertso-saioetan ibili izan da gai jartzen. Bertso-saioez gain kultura-jardunaldiak, hitzaldiak, kirol-ekitaldiak, omenaldiak eta antzerakoak ere aurkeztu izan ditu.
2016tik (H)ari Naizela bertso-irratsaioa egiten du astero, Tolosaldeko Ataria Irratian, BZErekin eta (H)arituzekin lankidetzan. 2022koa da bere lehen Txapelketa Nagusia.