Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nerea Elustondo

Datu pertsonalak

Izena
Elustondo, Nerea
Izen abizen osoak
Elustondo Plazaola, Nerea
Jaiotza
1981 Legazpi + Legazpi < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Industria Ingeniaritza Mekanikoan graduatua da eta irakaskuntza du gaur egungo bere ogibidea.
13 urterekin hasi zen bertsotan Juanjo Sagastibeltzak gidatzen zuen Urretxuko bertso eskolan eta Goierriko taldeko kide moduan parte hartu zuen bere lehenengo Eskolarteko txapelketan. Txapel bat baino gehiago jantzi zituen Gipuzkoakoan eta hainbat aldiz izan zen finalista Euskal Herrikoan. Eskolarteko zikloa bukatuta, zenbait gazte sariketa irabazi zituen (Osinalde, Berritxu, Xenpelar, Abra…).
2001ean parte hartu zuen lehenengo aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusian eta final erdietara iritsi zen; baita 2013 eta 2017ko Txapelketa Nagusietan ere. 4. postuan sailkatu zen 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Legazpiko ikastolan, 1994ko abenduaren 23an. Gai-jartzaile, Juanjo Sagastibeltza. Bertsolariak: Andoni Otamendi, Asier Iriondo, Ekaitz Goikoetxea, Aritz Zeberio eta Nerea Elustondo.