Hil 1878-11-04
				Amalia Beobiderekin Oiartzunen 1856an ezkondua. Anttoniyo bertsolariaren anaia. Xenpelarren osaba omen zen. San Inazio arrats batean Ardotxek eta Larraburuk elkarrekin afaldu omen zuten. Ugaldetxoko Mikelentxone baserrian sagardotegia omen zen, hortxe egin omen zuten afari hori. Afalondoan bertsotan hasi omen ziren. Ardotx ez izaki Larraburu adina, eta honek menderatu bestea. Larraburu gizon gustagarria izan behar zuen, eta beste hori berriz xitala eta gizatxarra. Ardotx hori, berak nahi bezala bere gustua egin ez zuenean, kanpora atera. Eta Larraburuk segi sagardotegian. Ardotx kanpora atera bai, baina urrutira gabe, zain gelditu zen, bazter batean. Larraburu sagardotegitik atera eta Ardotx ezkutuan zegoen tokira iritsi zenean, Ardotxek harri handi bat hartu eta buruan jo zuen Larraburu. Oraindik ere esaten dute zein lekutan pasa zen hori. Mikelentxonetik berehala, Itxaso baserria dago. Bien artean, bost bat harri-eskailera, bide-txarrean. Gaur ere ikusten dira. Hantxe itxoin omen zion Ardotxek Larrabururi. Antonio Zavalak dioenez 1858, 1869 edo 1875. urtean izango zen. Handik aurrera, ez zen Larrabururekin gizonik izan. Burutik galdu egin zen. Larraburuk bertsoak jarri zizkion Ardotxi barkazioa eskainiz. Barka zaizkiguzu gure zorrak.
Informazio iturriak: 
- Oiartzungo beste lau bertsolari (Auspoa, 119):
https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10682.pdf
- Xenpelar bertsolaria (Auspoa, 88-89-90) 101,or., 103 or., 106 or. :
http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10685.pdf
- Larraburu, Lexoti ta Balentin bertsolariak (Auspoa, 115) 22 or.:
https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10663.pdf
								
					Hil 1936-11-04
				
								
					Hil 1999-11-04
				Errezilgo (Gipuzkoa) Granada baserrian jaio zen, 1913ko azaroaren 17an. Sei urte zituela Azpeitira joan zen bizitzera senitarteko baten etxera, eskolara joateagatik. Hurrengo urtean, Azken-portu taberna erosi zuen aitak eta Zarautzera (Gipuzkoa) joan zen famili osoa. Zarautzen bizi izan zen handik aurrea bizitza osoan, gerra garaiko eta ondorengo urte batzuetan izan ezik. Gerra garaian, Telesforo Monzonen bizkarzain izan zen Gobernazio kontseilaritzan, eta Eguna egunkariko kolaboratzaile aritu zen. Gerra amaiturik, 1946an, Donostiako 'La Voz de España'-n hasi zen «Mi atalaya montañera» idazten, eta ibilbide luzea egin zuen komunikazio arloan: irratia (La Voz de Guipuzcoa; Euskadi Irratia) eta kazetaritza (La Voz de España; El Diario Vasco) izan zituen bizibide urte askoan; euskaraz zein gazteleraz egiten zituen bere ekarpenak; gerra ostean aintzindari izan zen euskara komunikabideetaratzen eta oso ezaguna eta jarraitua izan zen inguru euskaldunetan berak egiten zuen Gure bordatxotik jardun-saila. Zarauzko Zahar-etxean bizi izan zituen azken urteak; 86 urte betetzear zituela eraman zuten Donostiako Erietxe Probintzialera, eta oso egun gutxira eman zuen azken arnasa: 1999ko azaroaren 4ko goizeko seiak aldera.
Aita zenarengandik jaso zuen bertsozaletasuna. Maiz izaten ziren bertsolariak Azken-portu tabernan, eta oso gaztetatik bizitu zuen giro hori: Zarautzen baziren, "Nekazabal" , "Sasi" , "Exkerra" igeltseroa-ta, pixka bat aritzen ziranak. Azken-Portun hasi zen bera ere bertsotan, lagunarteko giroan eta oso gazterik jo zuen gailurra, hogeita bi urterekin jantzi baitzuen Euskal Herriko lehen txapela, 1935ean jokatu zen Bertsolari Guduak zeritzonean; bigarren Bertsolari Guduan, 1936an, gai-jartzaile eta epaile lanetan aritu zen eta Txirrita izan zen garaile. Bigarren txapela, gerra ondoan Euskaltzaindiak antolatu zuen lehen Txapelketa Nagusian jantzi zuen, 1960an. Uztapideren atzetik, bigarren gelditu zenean 1962koan. Txapelketa eta lehiaketa orotatik erretiratzea erabaki zuen orduan; hala ere, ehun mila pezeta saritzat eskeintzen zituen 1968ko "Piensos Onena" sariketa nagusian parte hartu zuen, baita irabazi ere. 
Basarrik ardura nagusia bertsolaritza duintzea zuen: bera da bertsoa sagardotegi eta taberna girotik jaso izanaren eragile nagusia. Basarrik bertsolaritza, bat-bateko bertsogintza batik bat, beste aro batera ekarri zuen. Bertso jarrietan hainbat liburu utzi zizkigun: Basarriren bertso-sorta, Kantari nator, Laugarren txinpartak, Sortu zaizkidanak... 
Metodologia zehatz bati jarraitu ez bazitzaion ere, bertsolaritzari buruzko ikuspegi bere-berea zuen (Bertsolaritzari buruz, 1984, Auspoa, 178). Etorri handiko bertsolaria, bere garaikideek miretsia, hitz lauzko jardun errimatu luzeen egile paregabea ere bazen. Ez zen bat etorri 1962ko Txapelketa Nagusiko emaitzarekin, eta ez zuen gehiago parte hartu.
								
					Jaio 1873-11-04
				Oso gazterik geratu zen alargun, bederatzi seme zituela. Geroztik, bi seme galdu zituen gerran eta beste bat istripu batean. Sarri, bere bizitza dohakabeari buruz ondu zituen bertsoak. Antonio Zavalak bildu zituen Juan Kruz eta Joxe Zapirainen bertsoak eta Zapirain anaiak (1975) izenburupean argitaratu zituen. Joxe Zapirainen bertso sail ezagunenak dira: 1914ko gerra, Bein mundutikan faltatzen danak, Alarguna, Len amar lagun giñan etxian, Biyotza penaz betia, Saturnino il zanian, Inpernua. Salbador Zapirain "Ataño" idazleak Joxe Zapirain bere aitaren bizitza kontatu zuen Txantxangorri kantaria (1979) izeneko eleberrian.
Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Zapirain