Jaio 1936-08-14
Nafar kultura-ikertzaile eta eragilea da. Zientzia Zehatzak eta Marrazki Artistikoa ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean (1953-1954), eta ikasketak Zaragozako Unibertsitatean jarraitu zituen. Loiolan, Eliz Filosofia (1959-1961) eta Teologia (1964-1967) Deustuko Unibertsitatean ikasi zituen. 1973 eta 1974an Alcor argitaletxearekin eta Andalán aldizkariarekin lan egin zuen, eta ondoren Servicio de Información bibliográfica eta Librería IBI sortu zituen Zaragozan.
1986tik Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kide izan da, eta Ateneo Navarro elkarteko hainbat sailetako batzordekidea izan da. Eusko Ikaskuntzako Idazkaria izan da Nafarroan (1980-1993) eta 1996an Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako Lehendakariorde izendatu zuten, eta urte eta erdi eman zituen karguan.
2000 urtean, besteak beste, zeregin hauetan ziharduen: Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko lehendakariordea (1983tik aurrera), Euskalerria Irratiaren jabe den Iruñeko Komunikabideak S.A.ko idazkaria (1984tik) eta Euskal Kantuzaleen Elkarteko lehendakaria (1991tik aurrera).
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago azaltzen dira.
Iturria Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Eugenio_Arraiza
Jaio 1868-08-14
Jaio 1893-08-14
Errezilgo Antxubi-goikoa edo Antzizurbi baserrian jaio zen eta baserri honi ere Txapel izenez deitzen zioten, hortik bertsolariaren ezizena. Zestugile lanak Azpeitira eraman zuen eta bertan Josefa Iñazi Lazkanorekin ezkondu eta familia osatu zuen. Bertsotan bera baino hamairu urte gazteago zen lagun Akilino Izagirre "Zepai"rekin batera jardun zuen.
"Bertsolari zuzena zen. Betelan gutxiko bertsolaria. Hartzen zuen gaiari sustraitik heldu eta biderik galdu gabe jarraituko zion. Hamaika herri eta herrixka alaitu zuen bere anaiatzako Zepai aldamenean zuela. Urte mordo batetan, asko ibili ziren elkarrekin Txapel eta Zepai. Txapelek ez zuen Zepaik bezalako eztarririk. Ondotxo apalagoa bozez... Garai hartan ez zen gaur bezalako mikrofono eta altabozik. Nork bere eztarrriaz baliatu beharra zegoen. Horregatik Txapelen bertsoak toki itxian entzutekoak ziren.." (Dorronsoro)
Iturria:
- Zavala, Antonio, A. "Txapel bertsolaria". Auspoa; 91: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10656.pdf
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936"
Hil 1941-08-14
"Pello Errotaren itzala" liburutik:
"Lukasia Elizegi, Pello Errotaren illoba, bera ere bertsolari polita zan; eta ederrak kantatu ere, kantatu izan zizkion bati baño geiagori, ez bearbada plazan, bañan bai lagunarte zenbaitetan, eta parra galanki e'ragin ere bai, zenbait mutillen neskatxetako ibilliak kantatzen asten zanean"
"Juan Kruz Elicegui bertsolariaren alaba zan, da Pello Errotaren illoba ta besoetakoa. (..)
Lanaz kanpora, bertso jartzen -idazten alegia-, bertso kantari edo errezatzen jarduten zan. (..)
Lihuru ontan dauden Lukasiaren bertso guziak, semeari jarritakoak izan ezik, aren eskuz idatzitako kuad'ernoetatik jasoak dira. Kuaderno oietan, bertso bera iru ta lau alditaraño ere idatzirik dago, batetik bestera beti alda,keta zerbait dagoalarik. Ematen duanez, Lukasia, bere bertsoak obetu nairik, berriz ta berriz idazten jarduten zan. (..)
Sail ontako bertsoak, len ere, ga,rai artan Oiartzun'en bizi zan apaiz jaun batek argitaratuak dira, bañan onek izugarri aldatu zituan, askotan itxura guzia arrunt galdua'razitzeraño. (..)"
Iturria: Zavala, Antonio. "Pello errotaren itzala". Auspoa bilduma; 49-50. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10675.pdf
Hil 1902-08-14
Pello Errotaren anaia. Gerratean karlistetan ibilia.Maria Juana Baraibar Ortizekin ezkondua
Jaio 1860-08-14
Gazteluene baserrian eman zituen azken urteak. Goizuetara bertsotara zihoala, buruko atakeak jota hil zen. 1936an Euskal Herriko txapeldun izan zen, hirurogeita hamasei urte zituela. Garai hartako Bertsolariya aldizkariko bertso-emaile nagusia izan zen, eta, bat-bateko jardunarekin batera, bertso-jartzailerik oparoenetakoa. Bertsolaritzaren historiako figurarik handienetakoa da.
Kanturako beti eta noiznahi zegoen prest. Eskolagabea izan arren, irakurtzen bazekien. Bestela ere, oso gogo kontzientziatua ageri du eta herritar soil baten buruan arrotz ziren izenak eta erreferentziak zeuzkan, hala nola, erromatarren historia, foruen galerako pertsonaiak,eta abar. Alde horretatik, Txirrita da bertsolari klasikorik politikoena.
Goizuetan Maiatzaren 31an saioa zuen. Hamaiketakoan gazta zaharra jan eta "oraintxe 150 kilo eztek gaizki " esan zuen (hauek omen bere azken hitzak) eta ondo ezik eraman zuten Gazteluenera. Bertan hiru egun eman zituen azken arnasa eman artean.
Bere kantukide ohikoenak Txintxua, Artzai Txikiya, Gaztelu, Telleri-Txiki, Saiburu, Pello Errota, Otañotarrak, Prantzes-Txikiya eta Artzai Txikia ziren.
Ez da oso ezaguna Txirritaren bat-bateko bertsogintza , ez behintzat ezagunena; baina bertsolari handia izango zen zalantzarik gabe, gure bertsolari mitikoetakoa baita. Txirrrita bertso-jartzailea da ezagunena, 10 duro kobratzen zituen sortako. Bertsoak gero inprimitu behar eta Makazagarengana jotzen zuen; langilea izan zen zeregin horretan eta izugarrizko ekarria egin zuen, kantitatez nahiz kualitatez. Xabier Lete kantari oiartzuarrari zor zaio hein handi batean bere obraren zabalpena eta ezagutza.
Bere ahotsa 1927an argitaratutako disko batean jaso zen. Disko horretan kantukide zuen "Asteasu" nor zen argitzeko hainbat hipotesi egon arren, Joxe Migel Bitoria "Aranbuerri" edo "Aranburu-Berri" zela argitu da.
Iturriak:
- 2018-04-21 Berria. Iragana orainari josteko beste hari bat. https://www.berria.eus/paperekoa/1787/026/001/2018-04-21/iragana_orainari_josteko_beste_hari_bat.htm ]
Ikus ere:
Diskaren kopia digitala entzungai hemen: http://www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/29121 ]
Informazio gehiago, Euskal Wikipedian: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Manuel_Lujanbio
Jaio 1828-08-14
Labaien eta Sarasolaren ustez XIX. mendeko euskal poetarik onena izan zen.
Larresoroko apazgaitegian egin zituen ikasketak. Alabaina, apaiz ikasketak utzi eta Frantziako armadan sartu zen, kapitain mailara iritsiz. Grazian Adema Zaldubiren adiskide handia izan zen. 1871n, Napoleon menderatua izan zenean, Sarara itzuli eta hantxe geratu zen betiko. 1891n zendu zen, 63 urte zituela.
Elizanburuk, poesiez gainera, idatzi zuen eleberri labur bat ere: Piarres Adame, 1888an Pauen argitaratu zena. Elkarren artean zer ikusirik ez duten istorioez osatua dago.
Iturria: Euskal Wikipedia. http://eu.wikipedia.org/wiki/Joan_Batista_Elizanburu ]
Informazio gehiago:
- Xarriton, Piarres; Urkizu, Patri. "Koplari zeinbaiten bizitzaz eta bertsoez ohar labur batzuk". IN. Urkizu, Patri. Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/mono/abbadie/03/03419428.pdf