Nik esango det hau berehala
zuen aurrean orain ahal dala
historiaren kontari dator
orain mutiko apala (bis)
gertakizun hau nik kontatzea
hain degu gauza normala
zer ikusbegi zabala
historiak dio leheno euskara
indartsuagoa zala. (bis)
Gelditu ez dedin hori atzean
etsai askotxo nahi duten antzean
egia esan hau sumatuta
pena daukat bihotzean (bis)
gure euskara gaur zoritxarrez
gaur daukagu indar hutsean
eta euskaldunak hiltzean
zer izango da Euskal Herria
histori hori galtzean. (bis)
Gure herrian gera nagusi ta
gure hizkuntza dago jausita
hainbat euskaldunek ahoz-aho
daukagun hizkuntz polita (bis)
indartutzea komeni zaigu
beharrezko da hori ta
danak indartsu jarrita
euskara indartzen saia gaitezen
historiari utzita. (bis)
Hil 1951-08-08
Manuela Errazkin Zubillagarekin ezkondu eta Kamiñoko baserrian jarri bizitzen. Balentziaga baserrian Azkoitia eta Azpeitia muga-mugan dago, Loiola ondoan. Kamiñokoa baserriari orain Balentxi-txiki deitzen diote ere.
Basarriri desafioa egin omen zion, Campeon izendatu bait zuten bere kontra jokatu gabe eta
Hil 2013-08-08
Oiartzuarra, Errenterian ere bizi izan zen urte luzez. Lanbidez baserritarra izanik, baserriko lanen ezagutza handia zuen eta jakintza hura erakustea ere gustuko zuen. Euskararekiko ere kontzientzia handia zuen, euskararen zuzentasunaz eta transmisioaz ardura erakutsi zuen.
Bertsotan 50eko hamarkadan hasi eta hurrengo hamarkadetan zehar plazaz plazaz ibili zen kantuan. Bere bertso-lagun Jose Joakin Mitxelena, Lexoti eta Oiartzungo beste bertsolariak izan ziren, eta beste puntako bertsolariekin ere sarritan jardun zuen: Uztapide, Manuel Lasarte, Lazkao Txiki, Txomin Garmendia, Euxebio Igartzabal, Imanol Lazkano... . Bertso-jartzaile ere aritu zen.
Jaio 1894-08-08
Zaldibian (Gipuzkoa), Ernaitzaga-azpikoa baserrian jaio zen 1894ko abuztuaren 8an. Orduan oso ohikoa zen bezala, oso gazterik hasi zen lanean, artzain morroi bezala. 18 urte zituela Iparraldera joan zen langintza horretara. Lau urte inguru han egin eta itzuli zenean, artalde bat hartu zuen jabetzan. Ordurako bere sendia Abaltzisketako Iarzagoikora aldatua zen; mendian artaldea utzi eta Abaltzisketako ostatura sartu orduko hala esan omen zion bertako nagusiak: hara gure artzaiberri! Handik aurrera batzuentzat Patxi eta besteentzat Artxanberri izango zen; bertsozaleentzat, Artxanberri.
1935 inguruan, artzantza utzi eta ezagun egingo zuen beste ofizio bat hartu zuen: azeri-harrapatzailea. Euskal Herriko lurralde guztietatik deitzen omen zioten langintza horretarako, eta baita kanpo-herrietatik ere, Kantabriatik eta Burgosetik-eta.
Ez zen plazaz plaza asko ibilitako bertsolaria izan, ezta txapelketetan ere. Inguruko herriren batean ariko zen noizean behin, baina ez dago plazako bertsolaria zela esaterik; lagunartea, taberna giroa zen bere lekua. Emazte Manttonik esaten omen zuenez, dei asko jasotzen zituen herrietatik bertsotara joan zedin, baina joan nahi ez… Bere garaiko txapelketa guztien liburuak begiratuta ere ez da bere izenik topatuko. Bertsolari ezaguna zen halere, eta bere garaiko bertsolari handienekin aritu zen kantuan: Txirrita, Txapel, Prantzes Txikia, Uztapide, Basarri, Lasarte, Lazkao-Txiki… Hauetatik testigantza utzi dutenek nabarmen aitortu diote bere bertsolari izaera, eta bere bertsoak hartu dituzte gogoan.
Zaldibiako herriak omenaldia eskaini zion 1974ko ekainaren 29an, San Pedro egunean. Han izan ziren Manuel Olaizola "Uztapide", Lasarte, Patxi Iraola eta beste.
Zaldibiko omenaldia jaso eta gutxira zendu zen, Altzon, Altzo Azpiko Seroretxen, 1974ko abuztuaren 7an, 80 urte bete bezperan. Gogoratua eta estimatua izan da bere jaioterrian, orduz gero gauzatu dituzten hainbat ekintzak erakusten duten bezala.
1977an, bere izena ere bazeraman "Artxanberri eta Pello Errota saria" bertsolari gazteen txapelketa antolatzen hasi ziren Zaldibian, eta bi urtez behin antolatu zuten 1989a bitartean.
2011ako abenduan, Artxanberri izena jarri zioten Zaldibiako kale bati. Izen bera eman zioten 2015eko ekainean 23an inauguratu zuten probalekuari. 2024ko abuztuaren 6an, heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean, plaka berri bat jarri zuten berari eskainitako kale horretako plaza txikian.
Pello Ramirez musikariak Jon Maiari berariaz egindako doinua. Maiak 2017ko Txapelketa Nagusian, Tolosan, plazaratu zuen, hasierako agurrean. Kartzelako lana ere doinu berean egin zuen.
Pello Ramirezek berak helarazi digu partitura.