Badaukat kezka badut beldurra
ezkuta nezake nekez.
Arabarrak bi Madrilen ziren
atso arratseko partez
epaile batek deitu zituen
deitu behar ez zianak berez.
Epaile aurretik pasatu dira
legearen aurretik ez.
Beren delitu izan omen zen
izen batzuk esatea
preso zeudenak omen zirala
hara hor errematea!
Ez al dago ba gure herria
ia-ia presoz betea?
Hitza’re preso da libre ez baita
iritzia ematea.
Bakarren batek esango luke
“Gerora Jainkuak goarda!”
baina ez gaitezke honen aurrean
kokildu eta kobarda.
Segi dezagun lanean denok
kizkurrak inork ez karda!
Egiai aurpegi eman eta
aurrera segi behar da!
Hil 2020-10-21
Kazetaria. Bertsolaritzari buruzko irrati esataria eta aditua.
1970an hasi zen irratigintzan, Donostiako Herri Irratian, euskarazko programazioa hasi zenean. Ondoren Deia egunkarian egin zuen lana, Iruñeko ordezkaritzan, baina 1982an Euskadi Irratia sortu zen eta bertara pasatu zen lanera. 1988an hasi zen bertsolaritzari buruzko irratsaioak zuzentzen eta Euskadi Irratiko bertso-irratsaioen arduraduna izan da 1988az gero. Euskadi Irratiko bertso-artxiboaren ardura ere eraman du (katalogazioa eta digitalizazio plana).
Bertsolaritza sakondu du irratiak eman dion aukera baliatuz. Informazio asko eskuratu eta zabaldu du bere lanean. Bertsolaritza historikoa eta egungoaren adituenetarikoa.
Jaio 1866-10-21
Luisa Mendizabalekin 1890ean ezkondu eta Floreaga etxean bizi izan ziren. Hamar seme-alaba izan zituen, zazpigarrena Atano III.a, Mariano Juaristi pilotari handia.