Lana jartzean korapilo bat
barnean jarritzen zaigu
bainan aurrera begira nahiez
zerbait egin dezakegu
Euskal Herriai begira jarri
hainbeste lan badaukagu
eta konpontzen hasi nahiean
zer egin ugari degu
bainan elkartzen ez bagerade
lortzea ezina degu. (bis)
Irrintzi asko ilusiotan
irtetzen dira aidea
bainan ikusten da nola dagon
itzalpeko senidea
neroni bihar gerta ninteke
ETA beraren kidea
eta askotan utzi beharra
hemen bakoitzan idea
herriari begira zaiozu
eta har arren bidea.
herriari begira zaiozu
eta hartu arren bidea.
Hainbeste mutil bada Euskal Herrin
burrukarako gertuko
bainan noizbait'e hazi horixe
lurpean zaigu lehertuko
eta egarri degun ametsa
ere da noizbait da lortuko
bainan bide bat batasunean
guztiok degu hartuko
eta herriarentzat gerala
inoiz ez gera ahaztuko. (bis)
Jaio 1856-11-10
Maria Estefania Jauregikin ezkondua. Alaba, Eujenia Arrieta Jauregi. Marrus baserrian jaio eta bizi, Garbera-Goi baserrian hil zen. Jose Garmendia Zabalaren aitaginarreba. Alzako Mirazune sagardotegian Xenpelar ezagutu zuen. Gazte denboran karlisten gerran ibilia. Jatun ikaragarria omen zen.
Informazio gehiago:
Zavala, Antonio. "Alzako bertsolari zarrak". Auspoa; 76. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10635.pdf
Hil 1904-11-10
Juan Kruz eta Joxe Zapirain bertsolarien aita
"Etxahun Iruri Pastorala"ko "Bi Haur, Etahun-en Hil Hobian" kantua hartu zuen Maddi Ane Txoperenak bertsotara ekartzeko. 2021eko XILABAn, Maule-Lextarreko finalerdietan hasierako agurrarekin atera zuen estreinakoz. Orduko bertsoa hartu da oinarri.