J.Enbeita:
Lehenengotik nik gustoko zaitut
nahi det zugaz konpontzea
gure arteko hartu-emonak
ahal danik gehien ontzea.
Andratu nahi det ta nahi badezu
zuk ere gaur gizontzea
komeni jaku ta gura neuke
alkarrekin ezkontzea.
X. Amuriza:
Noizbait guregan abiatu da
maitasunaren gurdia
neska polit bat bideratu zait
apala eta garbia.
Zu zaitut nire ilusioa,
zu nire bihotz erdia.
Zu gabe nire begietara
alperrik dator argia.
J.Enbeita:
Nere bihotzak daukan guztia
gaur noatzu esatera.
Alkarrentzako egina gera
bizi gaitezen batera.
Dudik ez izan ez da izango
ezkontza gure kaltera.
Kupela ona daukagu eta
ardo txarra ezin atera.
X. Amuriza:
Ardo txarrikan guregan dagon
ez daukazu zertan galde
publikoaren aurrean zintzo
agertzen naiz zure alde
ezin dezaket dohatsu izan
zurekin jabetu gabe.
Zure izarrik ez dan zeruan
besteak alperrik daude.
J.Enbeita:
Zeruan ere ikusi dabe
gure maitasunen kea
ta ezkontzea ez da izango
gu biontzako nekea.
Ekarri daigun sendi jator bat
loturetatik askea
ekarri daien herriarentzat
guk ezin dugun bakea.
X. Amuriza:
Amodioa sentitzen nuen
zuregana umetatik
esperantzaren indarrez oihu
egin nahi dut Gernikatik.
Gudari finak badatozela
gugandik ondo badakit
begi bat hilko nuke besteaz
hori ikusteagatik.
Hil 1991-09-06
Hil 1943-09-06
Bertsolari arteko familikoa zen: Juan Antonio Bengoetxea "Antoniyo" zen bere aita. Eta bere senarra, Joxepa Antoni Aranberriren lehengusua eta Jose Frantzizko Petriarenaren iloba zen, "Xenpelar" familikoa.
Ez da jaso bere bertsorik, pasadizoren bat edo beste bakarrik.
Iturria.
- Zavala, Antonio. Oiartzungo beste lau bertsolari. Tolosa: Sendoa, 1974. Auspoa; 119. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10682.pdf
Hil 2024-09-06
Antzuolan (Gipuzkoa) jaio zen 1949ko urtarrilaren 6an. Sukaldaritza izan du lanbidea. Bertsozalea izaki, antolakuntzan eta gai-jartzailetzan lankide izan da bere herrian zein Bertsozale Elkarteak antolatutako ekimenetan; gizon alaia eta kantaera ederrekoa, gustokoa zuen bertso zaharrak kantatzea eta, inoiz, berak onduak. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako 1988ko Gipuzkoako kanporaketan hasita, Gipuzkoa eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa guztietako gai-jartzaile taldeko partaide eta laguntzaile fina izan da 2001eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa burutu arte. Bertsozale Elkarteko bazkidea izan da Elkartearen sorreratik eta, aipatutako ekarpenaz gain, urte askotan (1986-2005) Antzuolan antolatu zen betsolari eta bertsozaleen arteko futbol partidaren sustatzailea izan dugu Patxi Lete lagunarekin batera.
2024ko irailaren 6an hil da jaiotako herrian, Antzuolan.
MANUEL NARRUK ATZO ESAN DIT I delako doinua dakarkit gogora.
Jean Mixel Begaxagar kantariaren diskotik transkribatu dugu doinua.