Badaukat kezka badut beldurra
ezkuta nezake nekez.
Arabarrak bi Madrilen ziren
atso arratseko partez
epaile batek deitu zituen
deitu behar ez zianak berez.
Epaile aurretik pasatu dira
legearen aurretik ez.
Beren delitu izan omen zen
izen batzuk esatea
preso zeudenak omen zirala
hara hor errematea!
Ez al dago ba gure herria
ia-ia presoz betea?
Hitza’re preso da libre ez baita
iritzia ematea.
Bakarren batek esango luke
“Gerora Jainkuak goarda!”
baina ez gaitezke honen aurrean
kokildu eta kobarda.
Segi dezagun lanean denok
kizkurrak inork ez karda!
Egiai aurpegi eman eta
aurrera segi behar da!
Hil 1905-11-17
Ez zen plazetan aritzen, bai lagunartean, Zizurkilgo Karidadeko Bentan, bertan biltzen ziren beste bertsolariekin batera (Errekalde Zaharra, Joxe Bernardo eta Pedro Mari Otaño, Agustin Zakarra, Pello Errota, Juan Kruz Elizegi, Joan Jose Ugartemendia etab.). Berak idazten zituen bere bertsoak eta lehen ezkontzako seme Joxe saltzen ibiltzen zen, ahots ederra zuen eta, Tolosako Zerkausian eta Donostiako Bretxan.
"Santa Kruz izualdiak jota hil zen. Ilunabar batean gaizkiturik zegoen lehengusu bat zaintzera joan zen Fagollagara. Gau erdira arte egon zen gaixoari kontu egiten. Ordu biak inguruan erreleboa etorri zitzaioenean etxe aldera abiatu zen. Halako batean, ordea, bide erdian zakur haundi bat jarri zitzaion ta ezin handikan inola ere uxatu. Parte gaiztokoa izango zalakoan, eta sorgiña, pigura aurrean eta bera atzean iaten zela gogoraturik, makilarekin kolpea atzera tira zion, baina orduan makila eskutik kentu ziotela esaten zuen. Horrekin zakurra galdu egin zitzaion bistatik, baina bera ikaragarri izututa gelditu zen. Baita berehala gaizkitu ere. Dena handitu egin zen. Izuarekin bihotza mugitua zuela esan zuen medikuak. Hilabete iraun zuen.
1891an Ereñozura zergatik joan zen? Pake baserrian maizter zegoen. Garai hartantsu Santa Kruzek bertso-jarrialdi bat egin zuen, Mutilzarraren bertsoak. Etxeko nagusiak beretzat hartu zituen bertso horiek eta hintxa hartu. Ezetz eta ezetz, ez zirela harentzat eginak, baina sagastia jarri zion berak lantzen zituen lurretan eta enbarazu egiten saiatzen omen zen. Azkenerako nazkatu behintzat eta Ereñozura joan zen bizi izatera"
Iturria:
- Zavala, Antonio. "Iru bertsolari". Auspoa, 66.
Maurizia, Leon eta Basiliok 1979ko diskoan “Jotea Albokeagaz” izenarekin argitaratu zuten (Elkar, 1979). Miren Amurizak Durangon bere aitari, Xabier Amurizari, egindako omenaldian (2016-06-17) kantatu zituen koplak. Ondoren, batez ere bertso-saio musikatuetan erabili izan da bat-batean kantatzeko.
M. Amurizak abestutako bertsoaldiaren zati edo estrakto bat da doinu bezela erregistratu duguna. Nahiz letraren arabera lauko neurria izan, errepikatzen diren 7 esaldi musikalez osatua dago.