M. Lujanbio:
Hainbeste kilometro
horrenbeste buelta!
Gero ta ilunago
zeneukan kopeta
nik ere arantza bat
barruan gordeta
ekintzek aurre hartzea
ona da tarteka
hitz egiten ez gera
atrebitzen eta.
J. Maia:
Nunbait galdua degu
haserako sena
gure harremana ez da
lehen zirudiena.
Preso zein libre egon
hori ez da problema
nahiz ta barruan zauden
gertatzen den dena
zure barrua baita
agintzen duena.
M. Lujanbio:
Borrokan jardun nintzen
zerbaiten defentsan
baina bigarren gerra
gure hontan zetzan.
Luzaro segitzea
akaso hobe zan
baina nahi nun bizitza
gozatu zenezan.
Nerekin gelditzeko
ezin dizut esan.
J. Maia:
Muxu bat izan leike
betiko ituna
eta begirada bat
airezko gutuna
maitasun itsaso bat
hurrena lurruna
barruan zein kanpoan
gerta ahal zaiguna
etortzen den bezela
doa maitasuna.
M. Lujanbio:
Badator ta badoa
hori da gudua
mina edo arantza
kezka, apurua.
Burdinezkoa da orain
nere ingurua
ta bikote hau ez dut
leku segurua
lehenbizi aurkitu behar dut
neronen burua.
J. Maia:
Baina oraindik nahi det
ipuin hau mantendu
ez baitut erakutsi
nahiko fundamendu.
Kanpoan errexa da
lore ta lausengu
neguan gaude eta
hau ezin zuzendu
baina udaberriari
ez lorerik kendu.
M. Lujanbio:
Datorkeen horren ta
udaberriaren
aurrejuzkurik ez dut
egiten dena den.
Harreman haragizko
ilun xamar bat lehen
orain kristalaz bi alde
nola jarri garen
nahiago izan dedin
urrun baina garden.
J. Maia:
Hala ere neretzat
hain zera eredu
nahiz ez dudan egin nahi
otoi ta erregu.
Berriz ni ta zu gera
orain ez gaude gu.
“Maite zaitut” ja ezin
badizut bialdu
beti esango dizut
“Maite zaituztegu”.
Hil 1928-10-30
Mari Paz Gomezarekin ezkondu zen (1867); urtebetera hil zen emaztea erditzerakoan. Maria Josefa Rementeriarekin ezkondu zen gero (1872)an; bost seme eta bi alaba izan zituzten: Antolin, Kepa (Urretxindorra), Manuel, Leandro, Santiago, Gregoria eta Franziska.
Txotxo jeuri zergatik? Lehenengoz ezkondu zenean, elizkizunak bukatu eta andrea aitaginarrebarekin utzita, pelota partidu bat jokatzera joan zen. Aitaginarrebari gustatu ez, eta "Txotxo, hi beti txotxo izango haiz" esan zion. Harrezkero "Txotxo" eta "Txotxo-jeuri" (Jauregi baserrikoa zelako) deitu zioten.
Lehen emaztea hil eta Kataluniara joan zen ikatz meategietan lan egitera. Bigarren karlistadan sarjento primero ibili zen. Sei urtez Muxikako alkate izan zen.
Hil 1899-10-30
Urrestilan jaio zen 1841eko uztailaren 23an. Uztargilea zen, hortik ezaguna egin zuten "Uztarri" goitizena. Taberna jarri zuen Azpeitiako Elizkalen, eta bertan bizitu zen azken eguna heldu zitzaion arte 1899ko urriaren 30ean.
Bat bateko bertsolaria eta bertso- jartzailea zen. Bereak dira ia Euskal Herri osora zabaldu den "Bizkaiko txerriari" jarritako bertso sorta.
Jaio 1880-10-30
Peio Erramouspe Karrika "Manexene" edo "Harrixabal" 1880ko urriaren 30ean sortu zen Bankan. Eskola gazterik utzi eta laborantzaz bizi izan da. Peio Erramouspe ezkondu zen Joana Karrikaburu bankarrarekin 1911ko azaroaren 26an eta bi haur ukan: Mari Antoaneta eta Triztan Ximun. Bederatzi haurrideetarik sei joan ziren 1914ko gerlarat, horietarik bat Amerikanoekin, han bizi zelakotz, eta denak bizirik gibelerat etorri ziren. Esker onez, Lurderako bidaia egin zuten Bankako bostek, joan-etorria ortutsik (oinutsik). Peio Erramouspe 1967ko ekainaren 23an zendu zen.
Bat-bateko sariketa batzuetan agertu bazen ere, Peio Erramouspek familiako ospakizunetan zuen bat-batekoan kantatzen gehienik eta herriko besta bakar batzuetan. Idatzi bertsuetan zuen halere dohain eta lana agertu hobekienik. Jakina da anitz maite zuela kantu zaharren kantatzea ere.
Sari andana lortu zuten bere bertsuek eta 1946an epaimahaikide egon zen Donibane Lohizunen eta Hazparnen Hernandorenaren sariketan.
Xabier Silveirak plazaratu zuen, Iruñean (2013-03-23), Nafarroako Txapelketaren finalean. Ganbarako lanean erabili zuen, eta amaieran ere bai, txapeldunaren agurra kantatzeko. 2022ko Txapelketa Nagusian Aitor Bizkarrak erabili zuen ganbarako lanean, Durangoko finalaurrekoan. (Durango, 2022-11-12)
X. Silveira
Azken urteetan gure herrian
nola ez zegoen giro
agintariak armak izaki
gu egin ginen bandido
lepo gainean militar botak
jartzen zituzten aldiro
pentsatzen nuen ez ote dute
herri hau zein den jakingo?
Adrenalina zait igo
ez dut egingo berriro
egin edo ez gudan jartzeak
ez dit mesede egingo
hau da unea eta buruan
eman behar diot tiro. (bis)
https://www.youtube.com/watch?v=tUIca0w9O8E