J. Maia:
Desagertu daitezen
gure bazter beltzak
ta gauzatu daitezen
biharko ametsak
gure bedeinkapena
jaso dute behintzat.
Horra hiruki garbi
baten hiru ertzak:
hiru eredu dira
herri guztientzat. (bis)
U. Alberdi:
Berdin herriko neska
mutil nahiz alkate
nahiz kanpotik eduki
hamaika atake
helburu baten bila
denak jo eta ke
auzolana sustatuz
eta atez ate.
Besteok jarraitzeko
bide bat zerate. (bis)
J. Maia:
Hainbeste hamarkadetan
luza den kordela
dena zikinkeria
sortzen genbiltzela
mendi ala ibaiak
destinu krudela
baina ibiliaz bide
hortan goazela
beste mundu mota bat
posiblea dela. (bis)
U. Alberdi:
Ta horrek mantentzen du
gure esperantza
nahiz hasieran bazen
nahikoa zalantza
denak konbentzituta
pozik gaude antza.
Segi dezagun beraz
helburutarantza
buruan klik txiki bat
delako iraultza. (bis)
J. Maia:
Ba bai ta egin behar da
aztertu ta solas
irudimenarekin
sortu eta jolas
gure ilusioaz
ta gure gogoaz
ez abiadura haundiz
bazter denak joaz
gu gure tren txikian
azkarrago goaz. (bis)
U. Alberdi:
Dena esana dago
ta hortan igeri.
Guri begira jarri
dira hainbat begi
baina ez da izango
asko ta gehiegi.
Gaurkoa eredugarri
begitandu zait neri.
Beraz bide honetan
segi segi segi!. (bis)
J. Maia:
Denok ulertu degu
daukagun papela
nola banatu behar den
munduko pastela
baina pioneroak
dakar erregela
ta gure Xabier Mikel (1)
bertan dagoela
mila zorion eta
bejondeizuela! (bis)
(1) Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateari buruz ari zen.
Hil 1914-09-14
Gazte denboran karlistetan ibili zen gerratean. Maria Eugenia Etxenike Gamiorekin ezkondu eta Argentinara joan zen bizitzera eta harrezkero behin bakarrik etorri zen Euskal Herria (1895). Hemen gelditzeko ideian etorri zen, baina seme-alabak hemen ohitu ez eta urtebetera atzera Argentinara buelta egin zuen.
Hil 1934-09-14
Maider Arregik plazaratu du bertso doinu moduan Fermin Balentziaren Hilarria kantua.
Kantuaren moldaketa Miren Valdesekin batera egin du Arregik, eta 78ko San Ferminak eta German Rodriguez gogoratzen duen kanta 8 silabatara ekarri eta 6 puntuz hamabiko berdina osatuta bukaerako agurra kantatu zuen Tolosan (2024-11-03)