A. Egaña:	
Hara Otxalden bertsoren batzuk
		Odei jarri dute zita
		berrogeita hamar urtera aurten
		egin behar det bisita.
		Bertsolariai komeni zaio
		hainbeste esperientzi-ta
		zahartasuna luke onena
		gazte dela sinetsita. (bis)
O. Barroso:	
Zahar izanda orduan ongi
		gazte izanik bada uste
		hoita bi urte beteak ditut
		berriz beteko nituzke!
		Baina askotan izan nahi ditut
		berriz hemezortzi urte
		ordea Egañai begiratuta
		zaharra izan nahi nuke. (bis)
A. Egaña:	
Berrogeita hamar gainean dauzkat
		ta zuk hogeita bi urte
	 	pentsatzen jarriz ze inbidia!
		Ai mutiko zenbat suerte!
		Lehengo bertsoan zeuk esan duzu
		“Egaña izan nahi nuke”
		ba nik lau txapel emango ditut
		zure adinaren truke! (bis)
O. Barroso:	
Nere adina ukan nahi duzu
		lasai etxetik irtenda
		bada atzera eginez duzu
		zuk sekulako zerrenda.
		Ilerik gabe gorputzez bueno
		begira nolako prenda!
		Hau gaztetxean koplak kantatu
		eta fite gaztetzen da. (bis)
A. Egaña:	
Pertsona zahartzen joaten dela
		ez da ez mito ez leienda
		eta hogeita bi urtekoa da
		nere aldameneko prenda.
		Hogei nahi ditut hoita bat’e bai
		hoita lau bai ze zerrenda!
		Baina hogeita bi ez nituzke nahi
		soldaduzkan nengoen-da! (bis) 
O. Barroso:	
Nik soldaduska ez dut egina
		maiz galdegina didate
		ez naiz joanen. Ideia hori
		utzi ezazu aparte!
		Berrogeita hamar urte beteak
		eta lau txapel gaur arte
		laroei urtekin txapel batekin
		konformatuko nintzake. (bis)
A. Egaña:	
Gazte garaian bat ibiltzen da
		triliri eta tralara!
		Gero adina dela tarteko
		gauza batzuk behar laga.
		Larogei urte eta txapel bat
		neuk’e firmatzen dut hara
		txapel bakarra hain xuxen ere
		gomazkoa baldin bada! (bis)
             
				            
								
					Hil 1931-10-31
				Apezgai ikasketak burututa, 1898an apeztu zen. Teologian doktore eginik, Larresoroko irakasle izendatu zuten eta Baionako Katedraleko bikario izan zen gero. 1913tik aintzina Senperen erretore izan zen. Eskualduna aldizkariko lankidea, 1921ean Gure Herria aldizkaria sortu zuen beste zenbait lagunekin batean. Idazle joria izan zen hitz lauz eta bertsoz eta antzerkia ere landu zuen. Sari anitz jaso zituen bere olerkiekin Sara, Hendaia, Urruna eta Buenos Airesen, denak Gure Herria aldizkarian agertuak. 1924ean, Supazter xokoan argitaratu zuen: 25 ipuin, poema bat eta bost antzerki lan biltzen dituen obra.
								
					Jaio 1832-10-31
				Maria Ramona Iraolarekin 1856an ezkondua. Itsasoan bakailotan ibilia zelako jarri omen zioten Patxi Bakallo ezizena. Ez dago garbi, hala ere, izengoitiaren jatorria non den, oso kontu ilun eta nahasia da, Bakallo ez ezik, Bakallero ta Bakallotarra ere esaten zioten eta. Mineral garraiatzen aritu zen Urumean zehar. Minerala ahaletan karreatzen zen; beherakoan urak eramaten zuen, eta gorakoan idi-pareak tiratzen zioten ahalari ibaian gora.
Argentinara Karlisten gerrate inguruan joan omen zen. Ez dakigu ez zein herritan eta ez noiz hil zen, baina Zarautzen bizi den haren bilobak uste duenez Buenos Airesen hilko zen 1898 urte inguruan.
								
					Hil 1952-10-31
				Bixenta Bengoetxea Muguruzarekin 1894ean ezkondua eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. Irakurtzen bazekien. Idazten ez. Bere alaba Adelinak idazten zizkion bertsoak. 
"Juan Jose Sarasola Azkue dugu bertso jartzailerik ugarienetako bat. Lezon jaioa, Donostiako kale garbitzaile atera zuen bizimodua. Kanturako ez zuen eztarri ona, baina parte hartu zuen 1935. urteko Bertso Txapelketan. Donostiako Antigua auzotegian bizi izan zen. Ez zuen bertsoa beste pentsamendurik. "Besamotzari" ematen zizkion bertsoak saltzeko." (Dorronsoro)
Iturria: 
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936"
- Zavala, Antonio. "Lexo Bertsolaria": http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10522.pdf ]
- Zavala, Antonio. "Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak". https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10630.pdf
				
			 
        
            
				
				
				M.Lekuonak doinua soilik jaso zuen eta 6ko handi gisan gainera. Bertsoa nik egokitu diot.