Pobre jaio nintzan ta
orain ere pobre
dirutikan ez daukat
sekulan ez sobre
hortikan arkitzea
baezpa det libre
gaurko egunerako
ez al degu hobe?
Hil 2020-11-01
Dionisio Mujika Arrue Asteasun (Gipuzkoa) jaio zen 1936an eta Lesakan bizi izan da 1960ko hamarkadatik. Lesakako bertso munduan egin zen ezagun, antolatzaile gisara batez ere. Hain zuzen ere, Paulo Yantzi sariketa antolatzen aritu zen 1979tik aurrera, Nafarroako Bertsolari Txapelketarik ez zen garaian (1966an egin zen ordura arteko azkena; hain zuzen ere, bertsolari gisara parte hartu zuen ordukoan Mujikak). Denborarekin, Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihurtu zen hastapenean Paulo Yantzi sariketa zena.
Etxeko girotik zetorkion Mujikari bertsozaletasuna, berak aitortu bezala. Bertsolari gisara ere aritu zen kantuan gaztetan, plazaz plaza. Gerora, batez ere antolatzaile eta gai-jartzaile aritu zen, Nafarroan ia desagertuta zegoen bertsolaritza suspertzeko lanetan. 1999an, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, Lesakan, omenaldia jaso zuen egindako lanagatik.
Hil 2021-11-01
6 urteekin Gasteizera etorri zen. 1967an Gasteizko "Kirolak" taberna ireki zuen, "Txusta" izengoitiaz ezagun bilakatu zena. Gasteizko Bertso-Eskolaren egoitza izan zen, 1982tik 2000ra arte. Bertso-eskolak tabernan iraun zuen bitartean bertsozaletu zen Jose Agustin. 2004an taberna itxi eta jubilatu zen.
Julio Numhauser txiletarraren kantua “Todo cambia” Mercedes Sosa kantari argentinarrak asko zabaldu zuen. Horretan oinarritu zuten “Ez da kasualitateko” kideek bat-bateko saioetara ekartzeko.