Gurutziltzatu egin naute lehen
Ametsek hala du aipa
berriz zutikan ikusi eta
harrituko zen hamaika;
erabaki dut gaztetxo hauek
ez didate joko gaita
gurutzetikan jetxi egin naiz
gainera neronek nahita
uler zazute postura hontan
bazkaltzea zaila baita.
Jaio 1873-08-25
"Jose Joakin Urbieta zen bere jatorrizko izena. Oiartzungo "Zurko" baserrikoa izatez. Bizibidez berriz, hargina, baina lanerako baino parrandarako borondate gehiago zuena. Bere bertso eta ateraldien bidez Oiartzunen oso herrikoia izan zen Kaskazuri" (Dorronsoro)
Eztarri zakarrekoa zen, marranta. Horregatik ez zen herriz herri ibili eta bere bigarren ezizena ere, "Karral" hortik datorkio.
Iturria:
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936"
- Zavala, Antonio. "Kaskazuri bertsolaria" (Auspoa, 114)
Oso ezaguna da 1967ko Bertsolari Txapelketan Lazkao Txikik baserrri hutsari kantatua ¨O baserritxo¨ (Auspoa 67,76); Garmendia-Lopategik 68 B. Sariketan; 86ko Txapelketan 9 bider; 89koan 4 aldiz; 93 B. Txapelketan 11 aldiz, eta 97koan 9 bider, 01 Txapelketan 4 bider, 05ekoan bi aldiz. Eskolarteko txapelketetan ere askotan erabili dute gaztetxoek. Aipatzekoa da Xabier Amurizak Gogor izeneko diskoan 1968an Derikoko seminariko ekintza famatuan bi bertso sorta kantatu zituela doinu honetan.
Doinuaren 2.zatia bakarrik kantatu izan dute tamalez gure ezaguerako bertsolari guztiek eta gaur ere hala darraite. Oskorrik G.Arestiren bertsoak kantatzen ditu doinu honetan, GURETZAT BERDIN DIRA doinuarekin txandaka.