Telleria:
Lapurtzat ez nazazu
ni hartu sekula
ta hona etorria
e'zak egin burla
Kartera gizen bat hor
dirutza mardula
eta zergatik ein dek
hik gezur eztula
ziur nago bat behintzat
nik'e galdu nula.
"Altzu":
Sinistu ez nuela
hori harrapatu.
Kalean nijoan ta
nik nuen bilatu.
Izkutatuko banintz
nik nuke pekatu
Ta ez zenuke inoiz
egingo parkatu.
Oso-osorik nahi det
zutzat entregatu.
Telleria:
Hasarre itxuran zu
jarri derrepente
kartera galdu nuan
dirua dezente.
Eta nerea dala
zuk sinistu ote.
Zer dirutza zan ere
dio derrepente
Hogei mila duroko
hogei bat bilete.
"Altzu":
Kartera bilatu nun
esan duen eran.
Bilete berde hoiek
handitu aukeran.
Orain ezautzen gera
gu biok nor geran.
Hauxe esango dizut
gutxi gora beheran:
ikusi nahi det zer moduz
zeu portatzen zeran.
Telleria:
Tratua egiteko
falta det makina
baina hori ez degu
okerrik haundina.
Erakutsiko dizut
borondate fina
lehenago ere badu
hainbat on egina.
Bilatu dunarentzat
tori'zu propina.
"Altzu":
Nere eskabidea
ez badizu ardura.
Hauxe da entregatzian
daukazun ardura.
Ematen det osorik
gaur zure eskura
eta gizon bazera
gaur nere modura
bazkaritxo bat nahi det
karteran kontura.
Telleria:
Bazkaria nahi dula
berak digu esan.
Baina gizon osoa
hau ere ez izan.
Karterana hurbildu
lapur baten gisan
ia norbait deskuiduz
erortzen ote zan.
Zertako etorri haiz
hirea ez bazan?
"Altzu":
Bazkariya izan da
nere eskariya.
Ai gizon entregatuz
hire karteriya.
Sinistu baldin bada
zure galgarriya.
Ez naiz ni aurkitutzen
dirurik gabiya.
Ta neuk pagatuko det
bion bazkariya.
Hil 2003-08-16
"Sebastian Salaberria (Oiartzun, Gipuzkoa, 1915eko abenduaren 26a - Hernani, Gipuzkoa, 2003ko abuztuaren 16a) bertsolaria eta euskal idazlea izan zen. Kontakizun modu tradizionala erabili zuen Neronek tirako nizkin (1964) eleberrian; Salaberria bera da eleberri horren protagonista, eta gerra garaiko oroitzapenak kontatzen zituen. Bertso jarriak ere idatzi zituen, eta 1984an, ale batzuk bildu eta Nere soroko emaitzak lanean argitaratu zituen."
Iturria: Euskal Wikipedia. http://eu.wikipedia.org/wiki/Sebastian_Salaberria ]
Informazio gehiago, Literaturaren Zubitegian: http://zubitegia.armiarma.com/?i=373