Liburutegia

Xenpelar Dokumentazio Zentroko liburutegiaren katalogoa da hau. Edozein formatutan argitaratutako dokumentuen informazioa eskaintzen du.

Eremua/Edukiak

  • Bertsolaritza, nagusiki.
  • Munduko kantu inprobisatuak (adierazpideak) : Munduan bertsolaritza bezala ematen diren adierazpideei buruzko argitalpenak (liburu, artikulu eta erreferentzia bibliografikoak). Ikus ere Kulturartea Mapa
  • Ahozko tradizioak eta ahozkotasuna.

Dokumentu motak

  • Liburutegian bertan kontsultatu daitezkeen argitalpenak: liburuak, aldizkariak, diskoak, bideoak, eta bestelako dokumentuak.
  • Interneten kontsultatu daitezkeen liburu, artikulu eta bestelako dokumentuak (online)
  • Erreferentzi bibliografikoak: munduko kantu inprobisatuarein inguruan  esistitzen diren artikulu eta liburuen erreferentzi bibliografikoak bildu dira, ikerketan lagungarri izateko helburuarekin.

Zerbitzuak

Funtsen zuzeneko kontsulta

Publikoa da, edozein pertsonak kontsultatu ditzake Xenpelar Dokumentazio Zentroko funtsak. Mailegu zerbitzurik ez dago. Ikus ordutegia eta kokapena

Funtsen kopia zerbitzua

Dokumentazio zentroan dauden agitalpenen kopiak eskatzeko aukera dago. Idatzi xenpelar[abildua]bertsozale.eus helbidera. Ikus zerbitzuen tarifak

Datu irekiak

Katalogo honetako datuak libreak eta irekiak dira. Beste liburutegi eta bibliografia programetara esportatzeko moduan diseinatu dira (RIS, Dublin Core, COINS, META).

Nora esportatu:

  • Erreferentzi bibliografikoen kudeaketa programetara: Zotero, Mendeley, ….
  • Liburutegietako katalogoetara: RIS eta Dublin Core formatuek liburutegietako estandarretara egokitu eta datuen elkar-trukatzea egiteko aukerak eskaintzen ditu.

Nola esportatu:

  • Fitxa bakarra:
    Liburutegia datu-baseko fitxa baten sartuta, zure erreferentzi-kudeaketa programaren arabera, deskargatzeko aukera agertuko da.

RIS formatuan deskargatzeko aukera ere badago, goiko "esportatu" botoiaren bidez

  • Bilaketa baten emaitzak:
    Bilaketa egin ondoren emaitza guztiak RIS formatudun fitxategian deskargatu daitezke, goiko "esportatu" botoiaren bidez.