Zer da bertsoa Bertsolaritzaren historia  |  Txapelketen historia  |  Bertsolaritzaren transmisioa  |  Bertso doinutegia  |  Bertsozale Elkartea  XDZ

 

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren zerbitzuak

Zentroan dauden funtsak hezkuntza eta ikerketa helburu duten egitasmoetarako guztiz irekita daude. Publikazioa helburu duten egitasmoek (internet publikazioa barne), dagokion materialak behar dituen baimenak eskuratu beharko ditu. Materialari egindako kopiak ere aurrez adostutako erabilerarako izango dira. Xenpelarreko materialaren kontsulta beti doakoa izango da eta materialaren kopia eta hautaketak dagokien zerbitzu-tarifa izango dute.

Fonoteka eta Bideoteka

Bertso-saioen eta bestelako grabazioen bilduma kontsultatzeko zerbitzua. Hainbat formatutan egindako grabazioak dira (Betacam, DVC-PRO, audio bobina, kasetak,...) eta bere hauskortasunagatik eta kontsultarako irakurlerik ezagatik, kopia digitalen kontsulta egitea bideratuko da, horretarako eskainiko diren ordenagailuen bidez. Kontsultatu behar den grabazioen eskaera aurretiaz egitea komeni da.

Bertsoteka

Bat-bateko eta idatzizko bertsoen bilduma zabala da. Katalogazio maila ezberdinarekin eta hainbat formatutan daude (papera, pdf, tiff, wav...), eta kontsultarako eskainiko diren ordenagailuen bidez entzun edo ikusi ahal izango dira.

Fototeka

9.800 argazki eta argazki-albumen informazioa eskaintzen da. Plazaz plazako saioetako argazkiak, historikoak, bertsolarien erreportajeak,... hainbat formatutan bildutako argazkiak kontsultatu daitezke.

Hemeroteka

46.000 prentsa artikulu daude bilduta bertsolaritzari buruz, egunkari, aldizkari eta herri aldizkarietan, 1998tik agertutakoak. Aurretik bildutako prentsa artikuluak paperezko dosierretan daude kontsultagarri, artxibo zerbitzuan.

Liburutegia

10.000 erregistro bibliografiko dituen katalogoa dugu, liburu, artikulu eta liburuxkei buruzko informazioarekin. Mailegu zerbitzurik ez dagoenez, zuzeneko kontsulta edo/eta liburutegi-sistemaren bidez behar den izenburuaren ale bat eskuratzeko aukeren berri eskaintzen da. Argitaratutako musika eta bideoak ere katalogo honetan kontsulta daitezke. Ikus-entzunezko formatu ezberdinen kontsulta eskaintzeko aukerak murriztuak dira egun Xenpelarren, baina kasuan kasuko eskariari erantzuna ematen ahaleginduko gara.

Artxiboa

Bertsozale Elkarteak berak sortutako barne-dokumentazioaz gain, hainbat bertso eskolek eta pertsonek eskainitako dokumentazioa gordetzen da Xenpelar Dokumentazio Zentroan. Ikerketaren beharren arabera kontsultagarriak dira artxibo-bildumok, beti ere horretarako dokumentazioa ondo zainduaz eta horretarako eskainitako mahaietan erabiliaz. Kopiak egiteko aukerak, bai digitalean bai paperean, eskaintzen ditugu.

Aldez aurretik behar duzun informazio-eskaera egitea

Zuzeneko kontsulta egiteko ekipamendua eta gunea Subijana etxeko hirugarren solairuan, ganbaran kokatzen da. Zerbitzu publikoen gunea dokumentalisten lanerako ekipamenduen bidez ere eskaintzen da. Hori dela eta, komenigarria da aldez aurretik telefonoz edo e-posta bidez  bila ari zaren informazioari buruz galdetzea.

Bilatzen ari zaren gaiari buruz  bilaketa egiteko, bertaratu aurretik Xenpelar Dokumentazio Zentroan galdetzeak, behar duzun hori hobeto prestatu, aholkatu eta kontsultatu ahal izateko digitalizatzea ahalbidetuko digu. Grabazioen kopiak, artxiboen kontsulta, argazkien bildumak eta abarrak ondo aztertu eta eskaini ahal izango dizkizugu.

Jarri gurekin harremanetan ardura barik!


e-postaz (formulario honen bidez)

Telefonoz: (+34) 943 694 277

Ordutegia:  astelehenetik ostiralera ; 9:00 - 13:30*


* Beti ere dokumentalistari galdetu, beharrizanen araberako moldaketak egiteko aukerak aztertu ahal izateko.

Zerbitzu tarifak*

* Xenpelar Dokumentazio Zentroaren tarifak ikus-entzunezkoen zerbitzua eskaintzen duten liburutegi publikoen tarifak oinarri hartuta eratu dira, zerbitzuaren kostua erabiltzailearen gain utzi gabe, zerbitzuaren asmo publikoa ziurtatzeko helburuarekin (XDZren urteko aurrekontuaren %0,3 jasotzen da tarifen bidez, gizarteratze lanak %35 izan arren). Kontsulta beti izango da doakoa.

Eskatutako materialaren zerbitzu eta erabilpenari buruz

1.       Informazio eta dokumentazio eskaera guztiak idatziz jasoko dira, formulario honen bidez. Material ezberdinen kopiak eskatzen direnean, idatziz argi azalduko da material horren erabilpena eta helburua.

2.       Egitasmo bakoitzaren ezaugarri, helburu eta beharrizanen araberako malgutasuna eskainiko da zerbitzu tarifetan: beti ere dokumentalistarekin argitu.

3.       Eskariei jasotako dataren arabera emango zaie erantzuna. Egitasmo handien informazio eta dokumentazio eskariak aurretiaz egitea komeni da, erantzun beharreko beste egitasmoekin bateratu ahal izateko.

4.       Baimenak behar dituen materialaren kopiak egin ahal izateko, eskatzaileak baimen guztiak eskuratu dituela erakutsi beharko du idatziz.

5.       Emandako materiala, eskatzaileak adierazitako erabilpenerako izango da.  Beste erabilpen bat eman ahal izateko, edo emandako materialaren kopiaren alokairu, salmenta, bestelako kopia edo edozein erreprodukzio egin ahal izateko, aurretik horretarako behar diren baimenak eskuratu beharra dago.  Erreprodukzioa, emandako materialaren osotasuna zein zati bat emititzea edo publiko egiteko edozein modu litzateke, Interneteko publikazioa barne.