Periodical Performances - View details   To know more about this section

Epailetza ikastaroa (2015. Bizkaia)

Irformation

Performance type
Ikastaroa
Place
Bizkaia
Beginning date
2015-02-05
Final date
2015-02-12
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-02-10
Extension
Bizkaia
Extension
Herrialde mailakoa

Participants

Organizers
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Participants
Ibaibarriaga, Asier

Description

Oinarriak
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak epaile ikastaroa antolatuko du otsailean.
Ikastaroa Bizkaiko bi herritan izango dira, eta bertsozaleek edertoen datorkien lekua aukera dezakete ikastaroa egiteko. Ikastaroak Algortan eta Durangon izango dira, 18:30etik 20:30era.

Hurrengoak dira datak:

-Otsailaren 5ean, eguena, Durangon (Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan)
-Otsailaren 12an, eguena, Algortan (Itxasganen, Aldai patronatuaren egoitzan)

Epailetza ikastaroa Asier Ibaibarriaga Apoitak eskainiko du

Ikastaroan interesa daukan edozein bertsozalek parte hartu ahal izango du, ez da aurretiazko ezagutzarik beharko. Helburua bertsozaletasuna
sustatzea da, eta horregaz batera, epailetzari eta gai-jartzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzea ere bai. Izan ere, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zaleei formakuntzak emateko konpromisoa hartua dauka. Horregatik, interesa daukanak aurrera begira ere aukera edukiko du
formatzen jarraitzeko.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Horretarako, deitu Bizkaiko Bertsozale Elkartera (94 681 27 11) edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.eus helbidera.

Izena emateko epea ikastaroa baino egun bi lehenago itxiko da.
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search