Periodical Performances - View details   To know more about this section

Basarri Saria (31. 2015. Zarautz)

Irformation

Performance type
Lehiaketa
Place
Zarautz
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-07-28
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organizers
Zarauzko Udala. Kultura
Referees
Egaña, Andoni
Gabilondo, Nahikari
Iraola, Rufino
Champion
Goikoetxea, Ekaitz

Description

Saritutako lana
1. Ekaitz Goikoetxea. "Harriak ez du begirik"
2. Ekaitz Goikoetxea. "Ardiak zenbatzen"
Oinarriak
Zarauzko Udalak euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, XXXI. Basarri Bertsopaper saria antolatu du.

1.- DIRU SARIA
Lehenengo saria: 1.100 euro eta txapela
Bigarren saria: 750 euro eta oroigarria
Sariak zatiezinak izango dira eta lanek behar adinako mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke.
Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legedian ezarritako atxikipena izango dute.

2.- LANEN EZAUGARRIAK
* Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
* Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
* Lanek originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak beharko dute izan.
* Gaia librea izango da.

3.- LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak aurkezteko epea uztailaren 28an amaituko da.

4.- LANAK BIDALTZEKO HELBIDEA
Zarauzko Udala
Kultura saila – Sanz Enea Kultur Etxea
Nafarroa kalea 22
20800 Zarautz

5.- INFORMAZIOA
943 00 51 20 telefonoa edo kultura@zarautz.eus

6.- LANAK NOLA AURKEZTU
* Makinaz idatzita, bertsotik bertsora bi lerro zuri utziz.
* Lan bakoitzaren originala bidali behar da.
* Lanak orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali behar dira.
* Ez dira posta elektronikoz jasotako lanak onartuko.
* Izengoitiz sinatuko dira.
* Aparteko gutun-azal itxi batean datu hauek jarriko dira: egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak. Gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.

7.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia Zarauzko Udalak izendatuko du horretarako pertsona adituak aukeratuz.
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

8.- EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaia 2015ko irailaren lehen astean emango da jakitera, Euskal Jaien barnean izango den Bertsolari Gazteen XXXIX. txapelketaren barruan.

9.- LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Saritutako lanen jabetza Zarauzko Udalaren esku geldituko da, eta honek, sari-banaketa ondoren, hamar urteren barruan eman ditzake lanak argitara. Kasu horretan, egileak ezingo dio inolako ordainik eskatu Udalari.
Egileek sei hilabeteko epea izango dute saritu gabeko lanak jasotzeko, eta ondoren, Udalaren esku geratuko dira.

10. -LEGE BARRUTIA
Araudi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak dauka erabakitzeko ahalmena.
Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.

Structure

Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search