Periodical Performances - View details   To know more about this section

Mariano Izeta (7. 2016)

Irformation

Performance type
Sariketa
Place
Navarre
Beginning date
2016-11-11
Final date
2016-11-18
Extension
Navarre
Extension
Herrialde mailakoa
Website
http://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/izeta-sariketaren-zazpigarren-edizioa-hasiko-da-ostiralean-baranainen

Description

Weberako aurkezpena
Izeta sariketa 2004. urtean egin zen lehen aldiz; aurten zazpigarren edizioa jokatuko da. Sei edizio hauetan, Nafarroako bertsolarien harrobia izan da eta hala izaten segituko du. Elizondoko Jon Barberena, Iruñeko Oier Lakuntza, Gartzaingo Jon Elizetxe, Iruritako Iñaki Aleman, Aurizko Aimar Karrika eta Antsoaingo Saioa Alkaiza izan dira Izeta sariketa orain arte irabazi duten bertsolariak.

Nafarroako Bertsozale Elkartea da Izeta sariketaren antolatzailea, Baztango udalaren laguntzaz.. Orain dela zazpi urte sortu zen Baztango Bertso Eskolak ere laguntza eman du antolaketa lanetan.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dituen ekimenen artean txandakatzen diren Izeta sariketa eta Xalto sariketa daude. Horien helburu nagusia, Nafarroako bertsolari gazte edo hasiberriei kantatzeko aukera ematea da, haien bertsogintza ezagutarazteko eta gerora baliagarri izango zaien esperientzia har dezaten.


Mariano Izetaren omenez

Sariketa honek Mariano Izeta zenaren izena hartzen du. Horrela, herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertu nahi ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Mariano Izeta 1915. urtean jaio zen, Elizondon, eta herri berean hil zen 2001. urtean. Lanbidez erloju-konpontzailea zen, baina horretaz aparte lan itzela egin zuen herri kultura eta ondarea biltzen eta ezagutarazten.

Egindako guztiagatik, Baztango seme kuttuna izendatu zuten. Idazle, “Nafar Izkuntza”-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiko kide, Baztango hiztegien egile, mutil-dantzen sustatzaile… hamaika kontutan ibili zen Izeta.

Bere zaletasunik handienetakoa bertsolaritza izan zen. 1936. urtean egin zen lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio antolatu zituen. Nafarroako Bertsozale Elkarteko ohorezko presidentea zen.

Structure

Performances
2016-11-11 Barañain Sariketa
2016-11-18 Elizondo Sariketa
Sailkapena
1. Joanes Illarregi
2. Alazne Untxalo
3. Patxi Castillo
4. Iker Gorosterrazu
Champion
Illarregi, Joanes
Add more information

About us
Location
Services
Information request
How to search